SAKANAKO XX. XAKE TXAPELKETA
(2019ko abenduaren 21ean, Ziordian)
Data: 2019ko abenduaren 21ean (larunbata).
Hasierako ordua: Goizeko 10ak.
Tokia: Ziordiako Elkartea.
Parte hartzeko baldintza: Eloan 1.900 puntu baino gutxiago edukitzea.
Izen ematea: Egunean bertan, goizeko 9 eta erdietatik aurrera.
Prezioa: 5 euro.
Joko sistema: Suitzarra, 8 txandatan; 20 minutuko partidak.
Sariak: Lehenengo hiru mutilek eta lehenengo hiru neskek izanen dute; baita lehenengo bi gazteek ere.
Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea.
Laguntzaileak: Zaldi Beltza Xake Taldea, Nafarroako Xake Federakundea, Ziordiako Udala eta Nafarroako Gobernua.
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan