AJEDREZ Hace 6 años

Esklerosi Anizkoitzekoaren aldeko V. Xake Torneoa

Esklerosi Anizkoitzekoaren aldeko V. Xake Torneoa

Esklerosi Anizkoitzekoaren aldeko V. Xake Torneoa
Esklerosi Anizkoitzekoaren aldeko V. Xake Torneoa

“EM NAVARRA” ONGINTZAKO V. XAKE TORNEOA

(2020ko urtarrilaren 4an, Eguesibarko Sarrigurenen)

 

Data: 2020ko urtarrilaren 4an (larunbata).

 

Hasierako ordua: Goizeko 10:00etan. Goizeko 09:30etan inskripzioak baieztatuko dira.

 

Tokia: Sarrigurengo Joakin Lizarraga Ikastetxe Publikoa (Jorge Oteiza etorbidea, z/g).

 

Parte hartzeko baldintza: Ez da beharrezkoa federatua izatea.

 

Izen ematea: 2020ko urtarrilaren 3an amaituko da epea. Posta elektroniko honetan eman behar da izena: ajedrez@emnavarra.org. Izena, deiturak, jaioteguna, FIDE edo FEDA eloa eta taldea adierazi behar dira.

 

Prezioa: 5 euro. Bigarren txanda baino lehen ordaindu beharra dago. Bertan ordain daiteke edo kontu hauetan:

 

Laboral Kutxa: ES19 3035 0162 74 1620022405.

Nafarroako Landa Kutxa (CAJA RURAL DE NAVARRA, alegia): ES53 3008 0089 63 2405696713.

La Caixa: ES04 2100 5198 01 2100164394.

Ibercaja: ES30 2085 9412 93 0330080955.

 

Bildutako dirua EM NAVARRA elkarteari emanen zaio. Kontu horietan laguntzeko dirua sar daiteke, jokatu gabe ere.

 

Joko sistema: Suitzarra, 7 txandatan; 10 minutuko partidak.

 

Jokalariak kanporatzea: Arrazoirik gabe txanda batean agertzen ez dena kanporatua izanen da.

 

Erreklamazioak: Parekaketen aurka erreklamazioa egin daiteke, emaitza bat gaizki jarri eta txanda bat baino gehiago igaro ez bada.

 

Sariak: Lehenengo hirurek trofeoa izanen dute. Era berean, lehenengo jokalari beteranoak (1970ean edo lehenago jaioa), lehenenengo emakumeak, FIDE eloko 1.800 azpiko lehenengoak, gazte mailako lehenengoak (2000n edo ondoren jaioa), elorik gabeko lehenengoak, eta 14, 12, 10 eta 8 urtez azpiko lehenengo hirurek ere izanen dute trofeoa. Sari banaketa 13:45etan izanen da. Opariak ere zozketatuko dira.

 

Sari bat baino gehiago jasotzeko aukera izanez gero, bakarra jasoko da. Goian aipatutako ordenean dagokion saria jasoko da.

 

Ezberdinketak: Bucholz ertaina, Bucholz osoa eta metatzailea.

 

Antolatzailea: EM NAVARRA (Esklerosi Anizkoitza Nafarroa Elkartea).

 

Laguntzaileak: Eguesibarko Udala, Nafarroako Xake Federakundea eta Orvina Xake Taldea.


📄 Documentos relacionados