Mikel Huerga Maisu Internazional nafarrak (Antsoain Xake Kluba) parte hartu zuen abenduaren 2tik 9ra Zaragozan izandako Rey Ardiden Oroimenezko XVII. Torneoan.
Torneo honek bildu zituen bai Aragoiko jokalari indartsuak, bai Maisu batzuk. Besteak beste, Luis Ernesto Quesada (MN), Liordis Quesada (MI) eta Alexis Douriet (FM) kubatarrak, Diego del Rey (MI) argentinarra eta Jose Luis Ramon (FM) aragoiarra.
Guztira, 59 parte hartzaile ziren.
Mikel ranking-eko bigarren postutik hasi zen eta garaipena lortu zuen. Beraz, 5 ELOko puntu gehiago gehitu zituen eta Maisu Nagusiaren tituluti gertu dago. Gainera, 2469 puntuko errekor pertsonala gainditu du. Maisu Nagusiko titulurako 2500 behar ditu.
Lehenengo txandan nafarrak Miguel Lacamarari gailendu zion, eta bigarrenean, José Mariano Avioli.
3. eta 4.ean berdinketak sinatu zituen Avelino Antonanoren eta Ramón FIDEko Maisuaren aurka. Hala ere, 5.ean, 6.ean eta 7.ean Liordis Quesada Maisu kubatarra, Alvaro Moreno aragoiarra eta Luis Ernesto Quesada Maisu Nagusia (torneoko faboritoa) gainditu zituenez, liderra bihurtu zen.
8.ean Del Rey Maisu Internazionalaren kontra berdindu zuen eta azken txandan lortutako garaipenak titulua eman zion.
Gauzak horrela, Huergak 9 puntutik 7,5 lortu zituen. Del Rey-k baino puntu erdi gehiago eta Luis Ernesto Quesada Maisu Nagusiak baino puntu bat gehiago.
Alexis Douriet kubatarra laugarren izan zen eta Jose Luis Ramón FIDE Maisua, bosgarren.
Informazio osoa: https://info64.org/xvii-torneo-dr-ramon-rey-ardid/standings