AJEDREZ Hace 6 años

Haymar Leone, garaile Sakanako XX. Xake Torneoan

Haymar Leone, garaile Sakanako XX. Xake Torneoan

12 URTEKO HAYMAR LEONE AMIGOT, TXAPELDUN

 

Haymar Leone Amigot, Orvinako 12 urteko jokalariak bere maila dagoeneko erakutsia du eta, beraz, faboritoetako bat zen, baina ez nagusia. Gainera, ez zen ongi hasi (bigarren partida galdu zuen Mikel Ochoaren aurka). Gero, garaipenaz garaipen ibili zen eta azkeneko txandan Andres Sempererekin berdintzea nahikoa izan zuen txapela eskuratzeko, beste emaitzek lagundu bazioten ere.

 

Hain zuzen ere, Mikel Ochoa Aldaz torneo hau gabe berriz geratu zen. Azkeneko txandan Juan Sanciñenari irabaztea aski izan zuen, baina galdu zuen. Bosgarren amaitu zuen.

 

Unai Ruiz Etxeberriak ere garaile izateko aukera izan zuen, baina Pablo Mugicaren aurka galdu zuen azkeneko txandan.

 

Beraz, podiuma Haymar Leone, Andres Sempere eta Pablo Mugica jokalariek osatu zuten.

 

Alfonso Cemborain zen lehenengo zerrendaburua, baina ez zuen torneo ona osatu eta zazpigarren geratu zen. Sebastian Insausti hirugarren zerrendaburuak eguerdian etsi zuen hiru partida jarraian galdu eta gero.

 

Saioa Torresek hiru puntu egin zituen eta, horri esker, lehenengo emakume jokalaria izan zen. Gazte mailako lehenengoa Ekain Galarza Arza izan zen (hamargarren geratu zen). Sakanako lehenengo jokalaria Juan Andres Cerro Larraza izan zen, 4’5 puntuz.

 

32 parte hartzaile izan zuen Torneoak. Parte hartzaile kopuru apala dela eta izandako krisia gainditua duela dirudi: Iaz baino 7 jokalari gutxiago, baina orain dela bi urte baino 16 gehiago.

 

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan

📄 Documentos relacionados