AJEDREZ Hace 6 años

Berriozar Xake Klubaren III. Xake Torneoa

Berriozar Xake Klubaren III. Xake Torneoa

Berriozar Xake Klubaren III. Xake Torneoa
Berriozar Xake Klubaren III. Xake Torneoa

BERRIOZAR XAKE KLUBAREN III. ESKOLA TORNEOA


TORNEOKO OINARRIAK

 

 

Data: 2020ko urtarrilaren 5ean, igandean.

 

Tokia: Kulturgunean, Berriozarko Udalako erakustaldien aretoan. Euskal Herria Plaza.

 

Ordua: Jokalariek inskripzioa konfirmatu beharko dute 09:30ean. 

 

Parte hartzea: 2004an edo geroago jaio den edozein jokalari.

 

Inskripzioak: Inskripzio kuota 2 eurokoa da eta lehenengo txandaren hasieran ordainduko da. Inskripzioa ajedrezberriozar@gmail.com posta elektronikoaren bidez tramaitatuko da izena, abizenak, jaiotze data eta kluba adieraziz. 

 

Mugaeguna: Urtarrilak 3, ostirala, 22:00etan. Tokiak 130 pertsonako edukiera duenez, inskripzioa 120 kirolari izan arte mugatuko da.

 

Kontaktua: Informazio gehiagorako 699121300 telefonoa erabiliz (whatsappen bidez ere bai).

 

Kategoriak:

 

8 Urtez Azpikoa: 2012an eta geroago jaioak.

 

10 Urtez Azpikoa: 2010ean eta 2011an jaioak.

 

12 Urtez Azpikoa: 2008an eta 2009an jaioak.

 

14 Urtez Azpikoa: 2006an eta 2007an jaioak.

 

16 Urtez Azpikoa: 2004an eta 2005ean jaioak.

 

Antolatzaileek kategoriak batu ditzakete inskripzioen kopuruaren arabera.

 

Gurasoendako torneoa ere antolatuko da.

 

Goizean zehar bideoak jarriko dira, jokuak eta jarduera alternatiboak antolatuko dira eta 8 urtez azpiko eta 10 urtez azpiko jokalariendako haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da ere bai.

 

Joku sistema:

 

Programa informatikoak osatutako 6 txandako sistema suitzarra.

 

Partida bakoitzean, jokalari bakoitzak 15 minutu izango ditu

 

Berdinketen hausteak: Bucholz / Bucholz-1 / Emaitza partikularra.

 

Ordutegia:

 

Konfirmazioa: 9.30 h.

 

1. txanda: 09.45 h.

 

2. txanda: 10.25 h.

 

3. txanda: 11.05 h.

 

4. txanda: 11.45 h.

 

5. txanda: 12.25 h.

 

6. txanda: 13.05 h.

 

Itxiera: 13.45 h. Sari-banaketa.

 

Sariak:

 

Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuek domina izango dute. Honetaz gain, parte hartzaile guztiek, opari bat jasoko dute.

 

Araubidea:

 

- Erreklamazioak: Parekaketen aurka erreklamazioa egin daiteke, emaitza bat gaizki jarri eta txanda bat baino gehiago igaro ez bada.

 

- Lehen abisatu gabe edo arrazoirik eman gabe txanda batean agertu ez gero, jokalaria torneotik kanpo geratuko da.

 

- Antolatzaileek oinarri hauek aldatzeko eskubidea dute torneoa hobetzeari begira.

 

- Jokalari guztiek FIDEko araubidea eta torneoko oinarri hauek bete beharko dituzte.

 

Antolatzailea: Berriozar Xake Kluba.

 

Laguntzailea: Berriozarko Udala.

📄 Documentos relacionados