Mikel Gurea A-ren garaipena meritu handikoa izan zen, batez ere talde gaztea aurkeztu zuelako eta bikain aritu zelako. Camilo Otero kolonbiarrak 30 urte ditu eta Angel Vilchezek gaztaroa igarota dauka, baina Alex Pedchenko, Adrian Oroz Carrasco eta Iñigo Ayucar Nuñez oso gazteak dira (14, 13 eta 14 urte)
Lehenengo zazpi txandatan puntu bakarra utzi zuten bidean. Hala ere, Oberenak aukera izan zuen aurreratzeko, azkeneko txandan euren arteko neurketan 4-0 irabaziz gero. Martin Pascualek berdinketa egin zion kolonbiarrari, Pedro Viñalek eta Cristian Atipovek irabazi zieten Alex Pedchenko eta Adrian Oroz jokalariei. Aimer Del Carmen sufriarazi zuen Iñigo Ayucar, baina kasu honetan azkenean Mikel Gureakoak irabazi zuen. Beraz, gutxigatik ez zuen lortu Oberenak.
Camilo Loterok 8 partidan 7,5 puntu eskuratu zituen; Alex Pedchenkok 3tik bi puntu; Angel Vilchezek 5etik 4 puntu; Adrian Orozek, 8tik 7 puntu; Iñigo Ayucarrek 8tik 8 puntu.
Oberena 3 puntura geratu zen bigarren postuan. Orvinak hirugarren postua lortu zuen. Donibanek talde indartsuen multzoa itxi zuen. Erdian, Arrano Elkartea geratu zen eta koxka bat beherago gainontzeko taldeak.
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan.