ORVINA: ZAZPI URTETAN SEI TITULU
Unai Garbisuren gidaritzapean Orvina nagusitu zen berriz ere, iazko etenaren ondotik. Lehenengo mahaian 6 partidatan 4,5 puntu eskuratu zituen (Mikel Huergaren aurka galdu zuen eta De la Villarekin berdindu). Azkeneko zazpi denboraldietan sei aldiz irabazi du Orvinak.
Laguntza handia jaso zuen Garbisuk Pablo Urriza eta Mikel Ortegaren aldetik. Pablo Urrizak bigarren mahaian jokatutako sei partidak irabazi zituen. Mikel Ortegak 7 partidatan 6 puntu egin zituen, hirugarren taulan. Apalago ibili ziren besteak. Javier Cinza (7tik 5 puntu) izan zen onena.
Oberenak hamar urte zeramatzan Nafarroako Txapelketa irabazi gabe. Talde oso lehiakorra zuen aurten eta garaipenetik oso hurbil ibili zen. Azkeneko txandan 5-3 irabazi zion Orvinari, baina 2,5 puntuko abantaila zuen Orvinak eta honek eutsi zion lehenengo postuari. Oso jokalari gazteak diren Juan Labiano Hernandez eta Javier Habans Aguerrea asko nabarmendu ziren Oberenan (7 partidatan 6 puntu).
SuperLigan sartzeko moduko taldeak prestatu zituzten Donibane A-k eta Antsoain A-k eta lortu zuten.
Datorren denboraldia oso SuperLiga lehiatua aurreikusten da eta Lehenengo Mailan desoreka handirik ez da antzematen.
AZKENEKO SAILKAPENA
1) Orvina A – 40 puntu.
2) Oberena A – 39 puntu.
3) Antsoain A – 34 puntu.
4) Donibane A – 33,5 puntu.
5) Santa Ana A – 25,5 puntu.
6) Mikel Gurea A – 24,5 puntu.
7) Paz de Ziganda – 17,5 puntu.
8) Runa – 9 puntu.
Nafarroako txapelduna: Orvina A. Taldekako Euskal Ligako Lehenengo Mailarako sailkatutako taldea: Orvina. SuperLigarako sailkatutako taldeak: Orvina A, Oberena A, Antsoain A eta Donibane A. Hurrengo denboraldian, Maila Nagusian jokatuko duten taldeak: Santa Ana A, Mikel Gurea A, Paz de Ziganda eta Runa.
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan.