AJEDREZ Hace 6 años

Mikel Huerga irabazle Arrasate Hiriko XIX Ireki Internazionalean

Mikel Huerga irabazle Arrasate Hiriko XIX Ireki Internazionalean

Mikel Huerga irabazle Arrasate Hiriko XIX Ireki Internazionalean
Mikel Huerga irabazle Arrasate Hiriko XIX Ireki Internazionalean

Mikel Huerga Maisu Internazional nafarrak parte hartu zuen Arrasate Hiriko XIX Ireki Internazionalean abenduaren 26tik 29ra.

 

Bertan, Euskadiko jojalari indartuenetariko batzuk bildu ziren: Alejandro Franco Maisu Internazionala, David Astasio eta Alain Prieto FIDEko Maisuak eta Luis David Jimenez jokalari nafarra.

 

Mikel faboritoena zen eta arerioak indartsuak izan arren, lehenengo postua lortu zuen.

 

Garaipen honi esker, 7,3 puntu ELOko igoera lortu du eta Maisu Nagusi Internazionalaren titulutik gertuago geratu da (2476 puntu ditu eta 2500 behar dira). Gainera, errekor pertsonala gainditu zuen abenduaren hasieran 2469 puntuetatik pasa zenean).

 

Xakelari nafarrak irabazi zituen lehenengo hiru txandak etorkizun handia duen kadete kategoriako Hugo Pelegrín, Fernando Arauz madrildarra eta Igor Vilallta arabatarra gaindituz.Laugarrenean berdindu zuen Alejandro Franco Maisu Internazionalaren kontra (Madril) eta azken dueluan FIDEko Maisu David Astasiori gailendu zion.

 

Modu honetan, Huergak 5 puntutik 4.5 lortu zituenDe esta forma, Alejandro Franco Maisu Internzionalak (bigarren), eta Igor Villaltak (hirugarren) baino 0,5 gehiago izanda. Aritz Morante laugarren eta Raul Pindado bosgarren posizioan geratu ziren. Luis David Jimenezek 11.ean amaitu zuen.

 

Informazio guztia:  

https://info64.org/xix-arrasate-hiria-xake-txapelketa/standings

 

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan

 

 

📄 Documentos relacionados