2020ko Nafarroako Neguko Txapelketa urtarrilak 11 hasiko da eta ondorengo lerroetan torneo honetako oinarriak irakurri ahalko dituzu.
2020ko NEGUKO XAKE TXAPELKETA
(2020ko urtarrilaren 11tik otsailaren 22ra, Iruñean)
(Xehetasunik garrantzitsuenak daude hemen, baina xehetasun gehiago agertzen dira gaztelaniazko araudian)
Datak: 2020ko urtarrilaren 11n, 18an eta 25ean eta otsailaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an (larunbatez).
Partiden hasierako ordua: Arratsaldeko 5etan.
Tokia: Printzearen Gotorlekua izeneko egoitza (Goroabe kalea 36, Iruñea).
Izen ematea:
Nafarroako Xake Federakundean (Aizaguerria Plaza, 1 – 3. solairuan, 31.006, Iruñea). Telefonoa: 948 22 96 20. Faxa: 848 42 78 35. Posta elektronikoa: info@fnajedrez.com.
Izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 9ko 14:00etan amaituko da. Osteguna da.
Prezioak:
- 18 urtez gorakoentzat (2002ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotakoentzat): 20 euro.
- 18, 16, 14 eta 12 urtez azpikoentzat (2010eko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotakoentzat): 15 euro.
- 10 eta 8 urtez azpikoentzat (2010eko urtarrilaren 1aren ondoren jaiotakoentzat): 10 euro.
Lehenengo txanda hasi baino lehen ordaindu beharra dago.
Nafarroako Xake Federakundeak bi kontu korronte ditu:
• Sabadell Bankuan, ES04 0081 4363 09 0001031904.
• La Caixan, ES07 2100 3693 22 2200027214.
Norbait epez kanpo apuntatzen bada, bigarren txandan hasiko du txapelketa, 0 puntuz.
Joko sistema: Suitzarra, 7 txandatan.
60 minutu izanen dira partida osorako, gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.
Jokalariak kanporatzea: Jokalari bat ez bada partidara agertzen eta ez badu idatziz indar handiko arrazoirik ematen, kanporatua izanen da eta bere lizentziarik gabe geratuko da. Partidara aurkezten ez bada, eta aurkaria jakinaren gainean jartzeko nahiko denboraz ez badio Nafarroako Xake Federakundeari jakinarazten, urtebeteko epean ezin izanen du Nafarroako Xake Federakundea ordezkatu FEDAko edo beste Elkargo Autonomikotako Txapelketetan.
30 minutu berandu iritsiz gero partida galduko da eta jokalaria ez agertutzat hartuko da.
Atsedenak: Lehenengo bost txandetan atseden bat har daiteke, puntu erdiaren truke. Aurreko txanda amaitu aurretik egin behar da parekatua ez izateko eskaera. Idatziz, Nafarroako Xake Federakundeari edo epaile taldeari.
Partidak aurreratzea: Partidak aurrera daitezke, jokalariak ados jarrita, Torneoko zuzendariaren baimenarekin. Printzipioz, 48 orduz aurretik egin beharreko tramiteak dira. Azkeneko bi txandetan, baimena ez da emanen, oso ez ohiko arrazoiengatik izan ezik.
Partida aurreratzea eskatu duenak emaitza eman eta planilla eraman behar du, txandako partidak hasi baino lehen. Ez badu egiten, partidan lortutako puntuazioa galduko du. Modu larrian eginez gero edo jokaera hori errepikatzen badu, kanporatua izan daiteke.
Rankinga:
Rankinga egiteko irizpideak:
• FIDE eloa (jokalariak ez badu, FEDA eloa kontuan hartuko da).
• Titulua.
• FEDA eloa.
• Orden alfabetikoa.
Parekaketak:
Parekaketaren aurkako erreklamazioa kasu hauetan egin daiteke:
• Jokalari berberaren aurka bi aldiz jartzeagatik.
• Hiru aldiz jarraian kolore berberaz jartzeagatik (azkeneko txandan izan ezik).
• Kolore batekin bestearekin baino hiru aldiz gehaigo jartzeagatik (azkeneko txandan izan ezik).
Ezberdinketa sistemak, orden honetan:
- Jokalarien arteko emaitza.
- Bucholz, emaitzarik txarrena kenduta (ez jokatutako partidak balizko jokalari batekin egindako berdinketatzat hartuko dira).
- Bucholz osoa (ez jokatutako partidak balizko jokalari batekin egindako berdinketatzat hartuko dira).
- Sonnenborn-Berger (ez jokatutako partidak balizko jokalari batekin egindako berdinketatzat hartuko dira).
- Sailkapenak sariren bat erabaki behar badu: 5 minutuko bi partida, koloreak zozketatuta; berdinketa eginez gero, partida bat jokatuko da, koloreak zozketatuta, zurientzat 6 minutu eta 5 beltzentzat, berdinketa beltzen alde izanik.
Sailkapenak sariren bat erabaki behar ez badu: Zozketa.
Erreklamazioak:
Epailerik ez bada, Torneoko zuzendariak erabakiko ditu. Diziplina ondoriak edukiz gero, Torneoko zuzendariak Lehiaketa eta Diziplina Batzordera bideratuko du auzia.
Torneoko zuzendariaren eta epaileen erabakien aurka Lehiaketa eta Diziplina Batzordearen aurrean errekurri daiteke.
Errekurtsoen epeak eta moduak Lehiaketen Araudi Orokorrean zehaztuta daude.
Azkeneko sailkapenaren ondorioak: Lehenengo hirurek trofeoa izanen dute.
Antolatzailea: Nafarroako Xake Federakundea.
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan.