AJEDREZ Hace 6 años

Juan Labiano Hernandez, garaile EM NAVARRA Ongintzako V. Torneoan

Juan Labiano Hernandez, garaile EM NAVARRA Ongintzako V. Torneoan

JUAN LABIANO HERNANDEZ, TXAPELDUN BERRIA

 

Unai Garbisu De Goñi gabe, torneoak garaile berria izanen zuela garbi zegoen. Juan Labiano Hernandez hirugarren zerrendaburua geratu zen txapeldun, partida guztiak irabazi ondoren. Oberenako jokalaria da, 15 urte ditu eta 2.157 puntuko eloa. Oier Canle Ruiz, Iago Arregui Gonzalez, Adolfo Ruiz Anton, Daniel Mugica Arratibel, Alfonso Cemborain Oricain, Camilo Lotero eta Adrian Aldave Aguado garaitu zituen.

 

Bigarren Javier Sevilla Subiza bosgarren zerrendaburua izan zen. Bigarren txandan Julen Arbeloa Sanchez gaztearekin berdindu zuen eta hori izan zen bere huts bakarra.

 

Pablo Urriza Iricibarrek osatu zuen podiuma. Camilo Loteroren aurka soilik galdu zuen. Gainontzeko partidak irabazi zituen.

 

Pablo Urrizarekin puntuz berdinduta Sergio Anguas Fanlo eta Mikel Ortega Lopez geratu ziren, seigarren eta bigarren zerrendaburuak, hurrenez hurren.

 

Parte hartze handia izan zen: 130 jokalari. Horren ondorioa izan zen 5 puntu eskuratutakoekin sailkapena 28. posturaino luzatu izana.

 

Sailkapen osoa eta informazio gehiago aurkituko duzu erantsitako dokumentuan.

📄 Documentos relacionados