AJEDREZ Hace 6 años

Taldekako Euskal Liga hastear da

Taldekako Euskal Liga hastear da

XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA

(2020ko urtarrilaren 11tik martxoaren 7ra)

 

OHOREZKO MAILA

 

2019ko txapelduna: Sestao Bizkaialde (Bizkaia).

Talde parte hartzaileak: 10. Azkeneko bi sailkatuak Euskal Ligako Lehenengo Mailara jaitsiko dira.

Parte hartuko duten talde nafarrak: Orvina A (Iruñea) eta Donibane Kirol Elkartea (Iruñea).

Orvina A hirugarren postuan sailkatu zen 2019. urtean eta Donibane Kirol Elkartea seigarren. Oberena A eta Santa Ana bederatzigarren eta hamargarren sailkatu ziren, hurrenez hurren, eta Lehenengo Mailara jaitsi ziren.

 

2020-01-11: LEHENENGO TXANDA

Sestao (Bizkaia) – Orvina A (Iruñea, Nafarroa)

Batalla (Irun, Gipuzkoa) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa)

 

HASIERA ZAILA TALDE NAFARRENTZAT

Orvina A-k iazko txapelduna bisitatuko du: Sestao. Donibane Kirol Elkartea Batallaren aurka arituko da, Irunen. Hau da, iazko laugarren sailkatuaren aurka.

Denekin jokatu beharra dago, Liga da eta. Hasteko, talde zailak bientzat, bereziki Orvina A-rentzat.

 

LEHENENGO MAILA

 

2019ko txapelduna: Easo (Donostia, Gipuzkoa).

Talde parte hartzaileak: 10. Azkeneko lau sailkatuak Lurraldeetako Txapelketetara jaitsiko dira. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Txapelketetatik talde bana igoko da 2021ean Taldekako Euskal Ligako Lehenengo Mailan jokatzeko.

Parte hartuko duten talde nafarrak: Orvina B, Santa Ana eta Oberena.

Santa Ana eta Oberena A Ohorezko Mailatik Lehenengo Mailara jaitsi ziren iaz. Orvinak lortu du B taldearentzat Lehenengo Mailako postua 2019ko bukaeran jokatutako Nafarroako Taldekako Xake Txapelketan.

Bestaldetik, 2019an Oberena B jaitsi zen Lehenengo  Mailatik.

2006ko denboraldian, talde nafar bat geratu zen txapeldun: Oberena (Iruñea). 2017an, beste bat: Santa Ana Siglo XXI (Tutera). 2018ko denboraldian, berriz talde nafar bat txapeldun: Oberena (Iruñea).

 

2020-01-11: LEHENENGO TXANDA

Orvina B (Iruñea, Nafarroa) – San Viator (Gasteiz, Araba)

Santa Ana (Tutera, Nafarroa) – Gros B (Donostia, Gipuzkoa)

Urnieta (Gipuzkoa) – Oberena (Iruñea, Nafarroa)

 

PRONOSTIKORIK GABEKO TXANDA

Lehenengo Maila beti oso berdinduta dago. Beraz, ez dago pronostikoa egiterik lehenengo txandarako. Taldeek jartzen dituzten jokalariak behin ikusita, errazagoa izanen da aurreikuspenak egitea.

 

Sailkapen historikoak erantsitako dokumentuan irakurri ahalko dituzu.

📄 Documentos relacionados