AJEDREZ Hace 6 años

Euskal Ligako 5. txanda

Euskal Ligako 5. txanda

XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA

(2020ko urtarrilaren 11tik martxoaren 7ra)

 

OHOREZKO MAILA

 

2020-02-08: BOSGARREN TXANDA

Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (6) – Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) (4,5): 2-2.

Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (13) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (15): 2,5-1,5.

Batalla (Irun, Gipuzkoa) (11,5) – Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (5): 1,5-2,5.

Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (7,5) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (6): 1,5-2,5.

Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (6,5) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (5): 2-2.


SAILKAPENA

1) Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 16,5 puntu.

2) Sestao Bizkaialde (Bizkaia) – 15,5 puntu.

3) Batalla (Irun, Gipuzkoa) – 13 puntu.

4) Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 9 puntu.

5) Orvina A (Iruñea, Nafarroa) – 8,5 puntu.

6) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 8,5 puntu.

7) Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 8 puntu.

8) Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) – 7,5 puntu.

9) Calasanz (Gasteiz, Araba) – 7 puntu.

10) Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) – 6,5 puntu.

 

DONIBANEK OKERTU DU BIDEA 

Sestaok eta Grosek Liga jokoan izan zuten bitartean (bizkaitarrek puntu bat murriztu zioten abantaila Grosi), Orvina A eta Donibanek neurketa lasaiak zituzten.

Donibanek Easoren aurka galdu zuen: 1,5-2,5. Borja Zamarbidek Easoko Juan Carlos Lakunzaren aurka porrot egin zuen. Baita Adrian Aldavek ere Eduardo Sanz Perezen aurka. Eskerrak Juan Carlos Sanchez Carayolek Xavier Beauderti irabazi zion! Lehenengo mahaian normala da Donibaneko Alvaro Bayo eta Elvis Hernandezen arteko berdinketa.

Donibaneren porrotak ondorio bat du: Hemendik aurrera lehiak ez dira hain lasaiak izanen. Huts egiteko tartea murriztu zaio, nahiz eta oraindik laugarren dagoen.

Puntu erdi gutxiago dauka Orvina A-k, baina euren jokalarien sendotasunak etorkizun itxaropentsuagoa aurreikusten du, orain arte apalegi aritu badira ere.

Etxean, Calasanzen aurka, berdinketa eskuratu zuen. Berriz ere gutxitxo. Pablo Urrizak Pio Garcia Gomezen aurka galdu zuen eta Mikel Ortega eta Javier Sevilla ere ez ziren gai izan garaipena eskuratzeko (Carlos Pastor Pons eta Daniel Ochoa de Eribe Martinez jokalarien aurka): Bi berdinketa.

Unai Garbisuk taldearen ahalmena areagotzen du eta berak ez zuen huts egin Francisco Javier Moyano Moralesen aurka. Bere garaipenak berdinketa eman zion Orvinari.

 

2020-02-15: SEIGARREN TXANDA

Calasanz (Gasteiz, Araba) (7) – Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (8).

Easo (Donostia, Gipuzkoa) (8,5) – Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (8,5).

Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (7,5) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (9).

Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (16,5) – Batalla (Irun, Gipuzkoa) (13).

Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) (6,5) – Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (15,5).

 

DONIBANE ETA ORVINA A JAITSIERA POSTUETATIK TARTEA IREKI BEHARREAN DAUDE

Oraindik Donibanek eta Orvina A-k ez dute ziurtatua mailari eustea. Beraz, su eta gar aritu beharko dute txanda honetan.

Endroke – Donibane lehia ez da lasaia izanen. Porrota saihestu beharko du Donibanek, Liga bukaera nahasia saihesteko.

Ez da espero Orvina A horrelako arazoetan ibiltzea, baina behingoz bere legea ezarri beharko du. Donostian, Easoren aurka egin beharko du.

 

Informazio gehiago: http://xake.net/2020-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_20/2020-HD_Alineaciones%20y%20sedes.html eta http://xake.net/2020-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_20/2020-DH_inicio.html  webguneetan.

 

LEHENENGO MAILA

 

2020-02-08: BOSGARREN TXANDA

Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (6) – Santa Ana (Tutera, Nafarroa) (3): 2-2.

Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (7,5) – Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (6): 3-1.

Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) (7) – San Viator (Gasteiz, Araba) (11,5): 0-4.

Oberena (Iruñea, Nafarroa) (10) – Abadiño (Bizkaia) (11,5): 3-1.

Portugalete (Bizkaia) (7,5) – Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (10): 2-2.

 

SAILKAPENA

1) San Viator (Gasteiz, Araba) – 15,5 puntu.

2) Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 13 puntu.

3) Abadiño (Bizkaia) – 12,5 puntu.

4) Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 12 puntu.

5) Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 10,5 puntu.

6) Portugalete (Bizkaia) – 9,5 puntu.

7) Orvina B (Iruñea, Nafarroa) – 8 puntu.

8) Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) – 7 puntu.

9) Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 7 puntu.

10) Santa Ana (Tutera, Nafarroa) – 5 puntu.

 

OBERENAREN GARAIPEN HANDIA ABADIÑOREN AURKA

Oberenak garaipen handia lortu zuen Abadiñoren aurka: 3-1. Orain igotzeko hautagai argia da.

Jesus De la Villa gabe ere lortu zuen, gainera. Javier Habansek arrakasta lortu zuen Alain Prietoren aurka, eloko 210 puntu gutxiago edukita ere. Martin Pascual Garciak ere ustekabea eman zuen laugarren mahaian, Ibon Martin Etxeandia azpiratuta.

Aurelio Vila eta Pedro Viñal apalago aritu ziren, baina euren berdinketak merituzkoak izan ziren Yeray Galzagorri eta Jon Lagos Lejarraga jokalarien aurka.

Orvina B – Santa Ana derbiak protagonismoa galdu zuen, horregatik. Orvina B-k garaipen handia behar zuen jaitsiera saihesteko, baina ez zen gai izan hori lortzeko. Berdinketak ez dio askorik balio. Tuterakoei ere ez.

Daniel Roldan Marquesek bere lehenengo partida jokatu zuen Santa Anarekin eta puntu erdia eman zion taldeari, Ignacio Sorianoren aurka.

Bere arreba are eraginkorragoa izan zen. Haymar Leoneri irabazi eta puntu osoa bereganatu zuen. Aitor Martinez Bernardok ere puntu erdia eraman zuen Tuterara, Esteban Garrazarekin berdindu ondoren. Javier Cinza izan zen Orvinaren salbatzailea. Lau porrot erreskadan zeramatzan, baina bosgarren txandan elo zertxobait gehiago zuen Moises Laguardia garaitu zuen.

 

2020-02-15: SEIGARREN TXANDA

Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (12) – Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (8).

Abadiño (Bizkaia) (12,5) – Portugalete (Bizkaia) (9,5).

San Viator (Gasteiz, Araba) (15,5) – Oberena (Iruñea, Nafarroa) (13).

Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (7) – Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) (7).

Santa Ana (Tutera, Nafarroa) (5) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (10,5).

 

SAN VIATOR – OBERENA: EGIAREN ORDUAN BERRIZ ERE

Egiaren ordua iritsi zaio Oberenari. Lehenengo dema irabazi du, baina bigarrena geratzen zaio. San Viator liderra bere zain egonen da Gasteizen. Hiru talderen arteko kontua da igotzea. Beraz, emaitza onargarria eskuratu beharko du.

Orvina B-k Gros B bisitatuko du. Orain arte egin ez duena egin beharko du talde indartsu baten aurka. Puntuen premia gero eta handiagoa du.

Santa Anak Conteneo jasoko du. Ez da faborito. Ea talde lehiakorra ateratzen duen!

 

Informazio gehiago: http://xake.net/2020-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_20/2020-PD_Alineaciones%20y%20sedes.html eta http://xake.net/2020-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_20/2020-PD_inicio.html  webguneetan.

 

2020-02-08.

 

Iturriak: Euskal Xake Federakuntza eta ajedrezvasco.com webgunea.

📄 Documentos relacionados