XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA
(2020ko urtarrilaren 11tik martxoaren 7ra)
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan
OHOREZKO MAILA
2020-02-15: SEIGARREN TXANDA
Calasanz (Gasteiz, Araba) (7) – Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (8): 2-2.
Easo (Donostia, Gipuzkoa) (8,5) – Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (8,5): 2-2.
Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (7,5) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (9): 1-3.
Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (16,5) – Batalla (Irun, Gipuzkoa) (13): 3,5-0,5.
Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) (6,5) – Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (15,5): 0-4.
SAILKAPENA
1) Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 20 puntu.
2) Sestao Bizkaialde (Bizkaia) – 19,5 puntu.
3) Batalla (Irun, Gipuzkoa) – 13,5 puntu.
4) Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 12 puntu.
5) Orvina A (Iruñea, Nafarroa) – 10,5 puntu.
6) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 10,5 puntu.
7) Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 10 puntu.
8) Calasanz (Gasteiz, Araba) – 9 puntu.
9) Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) – 8,5 puntu.
10) Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) – 6,5 puntu.
DONIBANEREN GARAIPEN BIKAINA
Endrokeren aurka lehia garrantzitsua zuen Donibanek eta ongi gainditu zuen erronka, 1-3 irabazita.
Alvaro Bayok galdu zuen Endrokeko Adrian Martinez Fernandez jokalari indartsuaren aurka. Jesus Carlos Sanchez Carayolek, Jose Manuel Lopez Oroisek eta Adrian Aldave Aguadok, ordea, garaipena eskuratu zuten (Eihartze Buiza, Aitzbel Buiza eta Xabier Martinez Ibisate jokalarien aurka, hurrenez hurren).
Garaipen honekin Ligako azken txanpari lasai ekinen dio Donibanek.
Orvina A beti faborito moduan agertzen da bere lehietan, baina gero ez du neurririk ematen. Donostian, Easoren aurka, historia errepikatu zuen.
Pablo Urrizak ez zuen jokatu eta horrek aukera gehiago eman zien donostiarrei. Unai Garbisuk ez zuen irabazi; berdindu zuen Elvis Hernandezen aurka. Gauza bera egin zuen Orvinako Mikel Ortegak Xavier Beudaerten aurka (emaitza logikoa, eloak kontuan hartuta). Javier Sevillak, ordea, huts egin zuen (galdu zuen Juan Carlos Lakunzaren aurka). Egoi Hernandorena ez da ohikoa Orvina A taldean, baina larunbatean jokatu eta irabazi zuen. Horrela, berdinketa izan zen emaitza. Nahikoa Orvinak Liga bukaera lasaia izateko, baina laugarren postua Donibaneri kenduko dion dagoeneko ez dago garbi.
2020-02-22: ZAZPIGARREN TXANDA
Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (10) – Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (19,5).
Batalla (Irun, Gipuzkoa) (13,5) – Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) (6,5).
Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (12) - Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (20).
Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (10,5) – Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (8,5).
Calasanz (Gasteiz, Araba) (9) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (10,5).
ORVINA A-K DONIBANE AURRERA DEZAKE SAILKAPENEAN
Neurketa oso zaila dauka Donibanek Gros A taldearen aurka. Liderra lehia bizia dauka Sestaorekin eta lau puntuen bila etorriko da Iruñera.
Egoera Orvina A-k aprobetxa dezake. Endrokeren aurka emaitza ona lortzen badu, laugarren jarriko da. Arrigorriakoak jaitsiera saihesteko puntuen bila arituko dira. Hala ere, faborito da Orvina A berriz ere.
Informazio gehiago: http://xake.net/2020-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_20/2020-HD_Alineaciones%20y%20sedes.html eta http://xake.net/2020-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_20/2020-DH_inicio.html webguneetan.
LEHENENGO MAILA
2020-02-15: SEIGARREN TXANDA
Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (12) – Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (8): 3,5-0,5.
Abadiño (Bizkaia) (12,5) – Portugalete (Bizkaia) (9,5): 3,5-0,5.
San Viator (Gasteiz, Araba) (15,5) – Oberena (Iruñea, Nafarroa) (13): 1,5-2,5.
Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (7) – Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) (7): 1,5-2,5.
Santa Ana (Tutera, Nafarroa) (5) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (10,5): 2-2.
SAILKAPENA
1) San Viator (Gasteiz, Araba) – 17 puntu.
2) Abadiño (Bizkaia) – 16 puntu.
3) Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 15,5 puntu.
4) Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 15,5 puntu.
5) Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 12,5 puntu.
6) Portugalete (Bizkaia) – 10 puntu.
7) Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) – 9,5 puntu.
8) Orvina B (Iruñea, Nafarroa) – 8,5 puntu.
9) Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 8,5 puntu.
10) Santa Ana (Tutera, Nafarroa) – 7 puntu.
OBERENAREN AURRERAPAUSO HANDIA IGOTZEKO; ORVINA B-K, ORDEA, JAITSIERA GERTUAGO DAUKA
Berriz ere bikain Oberena. 1,5-2,5 irabazi zuen Gasteizen, San Viator liderraren aurka.
Jesus De la Villak David Astasiori irabazi zion, erraza ez dena. Javier Habans ez zen faborito Fabian Peñaren aurka, baina irabazi zuen.
Oberenako Aurelio Vilak Igor Villaltaren aurka galdu zuen, baina Pedro Viñalek berdindu zuen eta hori nahikoa izan zen garaipena Iruñera ekartzeko.
Hala ere, Abadiñok garaipen handia lortu zuenez, hirugarren postuan geratu da Oberena. Beraz, oraindik lana dauka igoera ziurtatzeko.
Orvina B-k berriz porrot egin zuen: 3,5-0,5 Donostian. Egia erran, Gros B-k oso talde indartsua atera zuen, baina zertxobait gehiago egiterik bazuen.
Javier Cinza izan zen puntu erdi hori lortu zuena, Nathaniel Capoteren aurka. Orvina B-ko Gonzalo Mombielak jokatu zuen lehenengo mahaian, baina Patrice Etchegaray Nazioarteko Maisua gehiegi izan zen berarentzat. Esteban Garrazak errazagoa zuen Gabriel Dehlinen aurka, baina ez zen partida erraza eta galdu zuen. Haymar Leone berriz aritu zen laugarren mahaian. Etorkizun handiko jokalaria da baina ziur aski goizegi iritsi zaio Euskal Liga hau: Josu Manterolaren aurka galdu zuen.
Santa Anak aurkari zaila zuen: Bilboko Conteneo. Azkeneko txandetan taldeak egonkortasuna lortu duela dirudi eta emaitzak iristen ari dira behingoz. Hala ere, berandu dirudi. Kasu honetan, emaitza berdinketa izan zen: 2-2.
Daniel Roldanek Carlos Varas gainditu zuen. Baita Aitor Martinez Bernardok ere Santiago Sanz Castillo. Moises Laguardiak eta Marta Roldanek, ordea, galdu zuten: Johnny Sadusea eta Miguel Angel Ontiverosen aurka, hurrenez hurren.
2020-02-22: ZAZPIGARREN TXANDA
Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (8,5) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (12,5).
Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) (9,5) – Santa Ana (Tutera, Nafarroa) (7).
Oberena (Iruñea, Nafarroa) (15,5) – Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (8,5).
Portugalete (Bizkaia) (10) – San Viator (Gasteiz, Araba) (17).
Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (15,5) – Abadiño (Bizkaia) (16).
ORVINA B – CONTENEO: BESTE FINAL BAT
Oberenak Zuri Baltza jasoko du. Ez da sailkapenak ematen duen bezain erraza, baina aukera aprobetxatu beharko du berriz ere igotzeko postuetan jartzeko.
Orvina B-k Conteneoren aurka jokatuko du Iruñean. Talde zaila aurrean, baina emaitza on baten bila atera beharko du, azkeneko txandara jaitsita ez iristeko.
Santa Ana Eguzkiren aurka arituko da Urnietan. Berriz aukera bolada ona luzatzeko, berandu bada ere.
Informazio gehiago: http://xake.net/2020-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_20/2020-PD_Alineaciones%20y%20sedes.html eta http://xake.net/2020-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_20/2020-PD_inicio.html webguneetan.
2020-02-15.
Iturriak: Euskal Xake Federakuntza eta ajedrezvasco.com webgunea.