AJEDREZ Hace 6 años

Euskal Ligako 7. txanda

Euskal Ligako 7. txanda

XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA

(2020ko urtarrilaren 11tik martxoaren 7ra)

 

OHOREZKO MAILA

 

2020-02-22: ZAZPIGARREN TXANDA

Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (10) – Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (19,5): 0,5-3,5.

Batalla (Irun, Gipuzkoa) (13,5) – Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) (6,5): 3-1.

Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (12) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (20): 0-4.

Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (10,5) – Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (8,5): Atzeratua.

Calasanz (Gasteiz, Araba) (9) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (10,5): 2,5-1,5.

 

SAILKAPENA

1) Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 24 puntu.

2) Sestao Bizkaialde (Bizkaia) – 23 puntu.

3) Batalla (Irun, Gipuzkoa) – 16,5 puntu.

4) Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 12 puntu.

5) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 12 puntu.

6) Calasanz (Gasteiz, Araba) – 11,5 puntu.

7) Orvina A (Iruñea, Nafarroa) – 10,5 puntu.

8) Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 10,5 puntu.

9) Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) – 8,5 puntu.

10) Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) – 7,5 puntu.

 

DONIBANE ZAPALDU ZUEN GROS A-K ETA ORVINA A-K LEHIA ATZERATU ZUEN

Punturik gabe geratu ziren talde nafarrak. Donibanek zail zuen Gros A taldearen aurka, honek Liga jokoan zuelako. 0-4ko emaitza normal jo daiteke. Jesus Carlos Sanchez Carayol, Iker Irañeta Unzue, Adrian Aldave Aguado eta Javier Lizuain Toni izan ziren alferrik aritu ziren Donibaneko jokalariak.

Orvina A-k aprobetxa zezakeen Endrokeren aurkako lehia postuak aurreratzeko, baina ez zuen jokatu. Atzeratuta geratu da. Laster jokatu beharko dute, Ligako azken txanda ate joka dago eta.

 

2020-02-29: ZORTZIGARREN TXANDA

Easo (Donostia, Gipuzkoa) (12) – Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (10,5).

Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (8,5) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (11,5).

Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (24) – Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (10,5).

Itsas Zaldunak/Altzaga (Santurtzi, Bizkaia) (7,5) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (12).

Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (23) – Batalla (Irun, Gipuzkoa) (16,5).

 

ORVINA A-K ETA DONIBANEK TALDE MOTIBATUAGOAK IZANEN DITUZTE AURREAN

Gros A liderrari eusteko lana Orvina A-ren gain geratu da zortzigarren txandan. Gipuzkoarrentzat garrantzitsuagoa izanen da lehia. Espero dezagun Liga nahasteko gogoz joatea Orvina neurketara.

Donibanek Itsas Zaldunak/Altzaga taldea bisitatuko du. Neurketa honetan ere talde nafarra lasaiago arituko da, bizkaitarrek jaitsiera jokoan dutelako. Erronka hori zailtzeko asmoz joan behar du Donibanek, erlaxatu gabe.

 

Informazio gehiago: http://xake.net/2020-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_20/2020-HD_Alineaciones%20y%20sedes.html eta http://xake.net/2020-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_20/2020-DH_inicio.html  webguneetan.

 

 

LEHENENGO MAILA

 

2020-02-22: ZAZPIGARREN TXANDA

Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (8,5) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (12,5): 2-2.

Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) (9,5) – Santa Ana (Tutera, Nafarroa) (7): 2,5-1,5.

Oberena (Iruñea, Nafarroa) (15,5) – Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (8,5): 2,5-1,5.

Portugalete (Bizkaia) (10) – San Viator (Gasteiz, Araba) (17): 0,5-3,5.

Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (15,5) – Abadiño (Bizkaia) (16): 0,5-3,5.

 

SAILKAPENA

1) San Viator (Gasteiz, Araba) – 20,5 puntu.

2) Abadiño (Bizkaia) – 19,5 puntu.

3) Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 18 puntu.

4) Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 16 puntu.

5) Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 14,5 puntu.

6) Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) – 12 puntu.

7) Portugalete (Bizkaia) – 10,5 puntu.

8) Orvina B (Iruñea, Nafarroa) – 10,5 puntu.

9) Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 10 puntu.

10) Santa Ana (Tutera, Nafarroa) – 8,5 puntu.

 

OBERENARI IGOTZEKO ASMOA OKERTU ZAIO

Igotzeko faborito bihurtzen ari zen Oberena, baina gauzak okertu zaizkio txanda honetan. Martin Pascual Garciaren porrotak eta Jesus De la Villaren berdinketak garaipen estua lortzera eraman dute, Zuri Baltzaren aurka. Javier Habansek eta Jose Miguel Ugaldek, ordea, ez zuten hutsik egin. San Viator eta Abadiño aurkarien garaipen argiek (0,5-3,5) zertxobait aldendu dute igoeratik.

Orvina B-k berdinketa ona lortu zuen Conteneoren aurka, Javier Cinza eta Esteban Garraza jokalariei esker (Johnny Sadusea eta Santiago Sanz Castillori irabazi zieten). Ignacio Sorianok eta Haymar Leonek galdu zuten, ordea. Erreakzioa berandu datorrela ematen du, baina oraindik mailari eusteko miraria egiterik badauka.

Santa Anak Urnietako Eguzki-ren aurka galdu zuen: 2,5-1,5. Behingoz Iñigo Ortin eta Daniel Roldan bildu zituen, baina ustekabean biek galdu zuten. Moises Laguardiak atera zuen berdinketa eta Marta Roldanek irabazi zuen. Oso atzean segitzen du Santa Anak, azkeneko txandetan zerbait suspertu bada ere.

 

2020-02-29: ZORTZIGARREN TXANDA

Abadiño (Bizkaia) (19,5) – Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (10,5).

San Viator (Gasteiz, Araba) (20,5) – Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (16).

Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (10) – Portugalete (Bizkaia) (10,5).

Santa Ana (Tutera, Nafarroa) (8,5) – Oberena (Iruñea, Nafarroa) (18).

Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (14,5) – Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) (12).

 

SANTA ANA – OBERENA DERBIA GARRANTZI HANDIKOA IZANEN DA IRUINDARRENTZAT

Santa Ana – Oberena derbia jokatuko da. Garaipen argia behar du Oberenak, baina Santa Anak berretsi nahiko du azken txandetako hobekuntza apala.

Orvina B-k mesede egin diezaioke Oberenari, emaitza ona lortzen badu Abadiñoren etxean. Beharra ere badu.

San Viator – Gros B lehiari begira ere egonen da Oberena.

 

Informazio gehiago: http://xake.net/2020-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_20/2020-PD_Alineaciones%20y%20sedes.html eta http://xake.net/2020-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_20/2020-PD_inicio.html  webguneetan.

 

2020-02-22.

Iturriak: Euskal Xake Federakuntza eta ajedrezvasco.com webgunea.