CRISTIAN ATIPOVEN ARRAKASTA, EZTABAIDAEZINA
(Argazkian: Gregorio Sola Plaza (txapeldunordea), Cristian Atipov Hadzhiev (txapelduna) eta Miguel Argaya Urdaniz (hirugarren sailkatua).
Cristian Atipov Hadzhiev irabazlea 2004. urtean jaio zen. 16 urte ditu edo eginen ditu 2020an. Oberena taldean jokatzen du. Faborito nagusia zen, eloko 2.032 puntuz, ranking-eko lehenengo zerrendaburua baitzen. Gaztea izanik ere, bere kalitatea frogatua dauka dagoeneko.
Lehenengo bost txandetan bost garaipen eskuratu zituen: Zigor Ruiz, Esteban Indurain, Angel Luis Martin Fito, Axel Roviralta eta Miguel Argayaren aurka. Seigarrenean, Gregorio Solarekin berdindu zuen. Azkeneko partidan, oraindik ez zuen ziurtatua titulua. Jose Zaratiegui gaindituta, nagusitasuna berretsi zuen, ordea. 28 puntutan gizendu zuen bere eloa, oso erraza ez dena gainontzeko guztiek elo gutxiago dutenean.
Gregorio Sola Plaza seigarren zerrendaburua zen. Oso txapelketa ona egin zuen, partida bakar bat ere galdu gabe. Azkenean, bigarren postuan amaitu zuen, eloan 25,40 puntu irabazita. Luca Salas Giralda garaitu zuen lehenengo txandan. Bigarrenean, atsedena hartu zuen (puntu erdia eskuratuta). Hortik aurrera hiru garaipen lortu zituen: Javier Sanchiz Lerga, Sergio Iturralde eta Juan Sanciñena jokalarien aurka. Cristian Atipovekin eta Miguel Argayarekin berdinduta amaitu zuen torneoa.
Miguel Argayak osatu zuen podiuma. Hirugarren zerrendaburua zen eta eloaren bere uzta apalagoa izan zen: 7,80 puntu irabazi zituen. Oso indartsu hasi zen, Mikel Moral, Felipe Martin, Iñigo Ayucar eta Jose Zaratiegui gaindituta. Bosgarren txandan, ordea, Cristian Atipoven aurka galdu zuen. Seigarrenean, merituzko garaipena erdietsi zuen Sergio Anguas bigarren zerrendaburuaren aurka. Azkeneko partidan Gregorio Solarekin egindako berdinketak hirugarren postuan kokatu zuen.
Sergio Iturralde Olcoz eta Javier Sanchiz Lerga laugarren eta bosgarren geratu ziren, 5,5 puntuz, nolabait ustekabean, 15. eta 14. zerrendaburuak baitziren. Ondoren, 5 puntuz, Jose Zaratiegui, Iñigo Ayucar, Axel Roviralta eta Felipe Martin geratu ziren. Axel Roviralta espero baino apalagoa ibili zen (laugarren zerrendaburua zen), baina beste hirurek ederki hobetu zuten euren rankinga.
Sergio Anguas Fanlo izan zen porrot argia egin zuena. 14. postuan bukatu zuen, eloko 42,20 puntu galduta.
Guillermo Duran Melgarejo 12 urteko jokalaria izan zen torneoko errebelazioa, nahiz eta zertxobait behera egin azkeneko partidetan. 23. postuan eta 3,5 puntuz amaitu zuen, baina elo gehien irabazi zuen xakelaria izan zen: 78,40 puntu.
Ez zen izan torneo arrakastatsua egin zuen bakarra. Beste batzuek nabarmen irabazi zuten eloa: Pedro Nieto Gomez (66), Jose Zaratiegui (43,20), Iñigo Ayucar (34), Javier Sanchiz Lerga (31,40), Felipe Martin (22,80)…
Eloa galdu zuten jokalariek gehiengo handia osatu zuten: 25 jokalari. Hauek izan ziren gehien galdu zutenak: Esteban Indurain (10,20), Luca Salas (10,40), Eduardo Aramendia (13,20), Juan Sanciñena (14), Kaiet Viana (15,20), Adolfo Ruiz Anton (15,60), Iñigo Elia (18’40), Paula Iribas (18’40), Fernando Hernandez Zorzano (23,40), Angel Luis Martin Fito (24,20), Jesus Urbiola (25), Mikel Moral (26,80) eta Adrian Oroz Carrasco (43,60).
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan.