"IRUÑEA HIRIA" EMAKUMEEN I. XAKE TORNEOA
(2020ko otsailaren 29an, Iruñean)
MARTA ROLDAN, LEYRE ABRISKETA ETA BESTEEN GAINETIK
Marta Roldan Marques emaitza onak lortzen ari da azken boladan eta bere eloa gero eta gorago doa. Tuterako Santa Ana taldean jokatzen du. 2005. urtean jaio zen; beraz, 15 urte beteko ditu 2020. urtean, dagoeneko bete ez baditu. Faboritoetako bat zen torneo honetan, baina Leyre Abrisquetaren azpitik.
Irene Arlanzon Romero, Paula Iribas Garayoa, Maria Rodriguez Pinar eta Ines Abrisqueta Zudaire gainditu zituen lehenengo lau txandetan. Bosgarrenean aurkari nagusi izan zuen aurrez aurre: Leyre Abrisqueta Zudaire. Hori ere garaitu zuen.
Azkeneko txandan berdinketa nahikoa zuen eta horixe lortu zuen Adriana Iribas Garayoaren aurka.
Tuterarraren nagusitasuna nahiko garbi geratu zen. Bere atzetik, Leyre Abrisqueta sailkatu zen eta hirugarren Adriana Iribas Garayoa.
Adriana Iribas Garayoak eraman zuen 18 urtez azpiko onenaren saria, lehenengo bi sailkatuek sari hobea zutelako, 18 urtez azpikoak haiek ere izanik. Niobe Arregui Gonzalez izan zen 14 urtez azpiko onena eta Keira Arregui Gonzalez 10 urtez azpiko lehenengoa.
AZKENEKO SAILKAPENA (6 TXANDEN ONDOREN)
1) Marta Roldan Marques (1.938) – 5,5 puntu.
2) Leyre Abrisqueta Zudaire (2.047) – 5 puntu.
3) Adriana Iribas Garayoa (1.378) – 4,5 puntu.
4) Niobe Arregui Gonzalez (1.201) – 4,5 puntu.
5) Irene Arlanzon Romero – 4 puntu.
6) Paula Iribas Garayoa (1.360) – 4 puntu.
7) Anahi Ignacio Lopez (1.406) – 3,5 puntu.
8) Ines Abrisqueta Zudaire (1.516) – 3 puntu.
9) Maria Rodriguez Pinar – 3 puntu.
10) Rebeca Yvana Prieto Garcia (1.246) – 3 puntu.
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan