AJEDREZ Hace 6 años

Lehiaketak, bertan behera

Lehiaketak, bertan behera

Lehiaketak, bertan behera
Lehiaketak, bertan behera

Alarma egoera apirilaren 11ra arte luzatua izan ondoren, Nafarroako Xake Federazioko Zuzendari-Batzordeak lehiaketa-egutegi ofiziala aztertu du eta erabaki du jokatu gabe zeuden lehiaketa guztiak bertan behera uztea abisu berri bat eman arte.

 

Denbora balego ohiko jarduerak berreskuratzeko, Federazioak erabaki du garrantzitsuena izango litzatekela Nafarroako Kirol Jokoak bukatzea. Beste lehiaketa guztiak, NKJ bukatu eta gero aztertuko lirateke.

 

Jarduerak martxan jartzeko baimena jaso eta gero, egutegi berria argitaratuko eta jakinaraziko dugu.

 

Hobekuntza eta teknifikazio programetako on-lineko klaseak mantentzen dira. Hala ere, kontzentrazioak izan ordez, interneten bidezko topaketak egingo dira. Interesadunei abisatuko zaie pertsonalki.

 

Iruñean, 2020ko martxoaren 25ean

 

Joaquin Perez-Seoane Garrido

NXF-ko Presidentea

📄 Documentos relacionados