AJEDREZ Hace 6 años

Interneten bidezko klaseak berrogeialdian

Interneten bidezko klaseak berrogeialdian

Interneten bidezko klaseak berrogeialdian
Interneten bidezko klaseak berrogeialdian

Apirilean eta maiatzean zehar Nafarroako Xake Federazioak federatuei zuzendutako doako klaseak eskainiko ditu.

Erabakia hartu da baliabideak eta irakasleen ordutegi libreak aztertu ondoren.

Federazio honen helburua da jarduerak mantentzea xakea bultzatzen jarraitzeko.

Klase hauen kordinatzailea Javier Yaben Muñoz da

On lineko Gotomeeting plataformaren bidez egiten direnez, parte-hartzaileek Internet konexioa duen ordenagailua beharko dute.

Izena emateko, info@fnajedrez.com helbidera idatzi beharko da izena, abizena eta hautatutako eguna (asteartea, asteazkena, osteguna edo ostirala) zehazten. Onartua izan ondoren, klaseko esteka jasoko da emandako posta elektronikoan.

Klase bakoitzaren parte hartzailen gehienezko kopuru 140 kidekoa da eta saioek ordu bat-ordu bat eta erdiko iraupena izango dute. 

Egunak eta ordutegiak

  • Astearteetan 18.00etan: Oinarrizko Maila; Aritz Idiazabalekin.
  • Asteazkenetan 18.00etan: Ertain-Maila; Eihartze  Buizarekin.
  • Ostegunetan 19.00etan: Goi-Maila; Jesus De la Villarekin.
  • Ostiraletan 19.00etan: Maila aurreratua; Mikel Huergarekin.

Hasierako Irakasleak:

JESUS DE LA VILLA GARCIA -MN, FIDE SENIOR TRAINER

MIKEL HUERGA LEACHE       -MI, FIDE SENIOR

EIHARTZE BUIZA PRIETO      -WFM, FEDA GOI MAILAKO MONITOREA

PABLO URRIZA IRICIBAR       -FM, NAFARRROAKO MONITOREA

JAVIER YABEN MUÑOZ          -NAFARRROAKO MONITOREA

ARITZ IDIAZABAL TROYAS    -FEDA GOI MAILAKO MONITOREA

Era berean, orain bertan, beste aukera batzuk aztertzen ari dira, dauden jarduerei gehitzeko. Berehala jakinaraziko da.

Iruñean, 2020ko apirilaren 5ean

Joaquin Perez-Seoane Garrido

NXFko Presidentea