2020ko ekainaren 16ko NKJen jakinarazpena
2020ko Xakeko Nafarroako Kirol Jokoetako banakako finalak berriz hasiko dira.
2020ko Nafarroako Kirol Jokoen banakako finalak ekainaren 27an eta 28an jokatuko dira.
Hona hemen horien antolaketari buruzko datuak, bai eta egin behar izan diren zenbait aldaketa ere, egungo osasun-egoera ikusita, jokalarien arriskua murrizteko eta jokalariek finaletan parte hartzea errazteko.
8, 10, 12, eta 14 Urtez Azpikoen kategoriak
Ezarritako taldekako egiturari eutsiko zaio.
Jokoaren erritmoa: 25 min/jokalari kategoria guztietan. Jokalekua: Larrabide estadioa (Zangoza kalea 36, Iruña).
Egutegia:
Ekainak 27, larunbata
Gizonezkoen 1. fasea: 10:00; 11:00; 12:00
Gizonezkoen 2. fasea/Emakumezkoen 2. fasea: 16:30; 17:30; 18:30
Igandea, ekainak 28
Gizonezkoen 3. fasea/Emakumezkoen 3. fasea: 10:00; 11:00; 12:00
Sari banaketa: 14:00
16 eta 18 Urtez Azpiko kategoriak
Joko-sistema eta erritmoa mantentzen dira (90’+30’’).
Jokalekua: Larrabide estadioa (Zangoza kalea 36, Iruña).
Egutegia:
Ekainak 27, larunbata: 16:30 Ekainak 28, igandea: 10:00
Sari banaketa: 14:00
Jakinarazi da, Lehiaketa eta Kirol Diziplinako Batzordearen ebazpen baten ondoren, baliogabetu egin dela finaletako taldeen osaketarako ezarritako aldaketa, 2020ko martxoaren 6an argitaratutako jakinarazpenan iragarri zena. Haren arabera, irizpidea sailkapen-ordena zorrotza izango zen.
Horrela, taldeak berrantolatu egin dira, NKJen hasierako oinarrietan ezarritako irizpidearen arabera (2020ko urtarrilaren 24an argitaratuak). Oinarri horietan hau ezarri zen:
Jokalariak FIDE edo FEDA (2020ko martxoko zerrenda) sailkapenaren arabera ordenatuko dira, lehenengoa ez badute. Inolako rankingik ez duten jokalari bat baino gehiago badago, sailkatu zen txapelketaren eta hartan lortutako puntuen arabera antolatuko dira.
Talde berriak eta taldekideak, bikoteak eta finaletako koadroak Federazioaren webgunean daude argitaratuta.
Egungo egoera ikusita, jokalari guztiei eskatzen zaie finaletan parte hartuko dutela baieztatzeko ekainaren 19ko 14:00ak baino lehen.
Gogoratu maskara beti erabili beharko dela. Jokalari bakoitzak berea eraman beharko du.
Pablo Urriza Iricibar
Nafarroako Kirol Jokoen zuzendaria