AJEDREZ Hace 5 años

Mikel Gurea, bigarren Euskadiko Taldekako Xake Kopa Digitalean

Mikel Gurea, bigarren Euskadiko Taldekako Xake Kopa Digitalean

MIKEL GUREA, INTERNET BIDEZKO EUSKADIKO TXAPELDUNORDE

 

Mikel Gureak txapelketa bikaina egin du jokalari hauekin: Camilo Lotero, Alexandr Pedchenko Zhilkov, Adrian Oroz Carrasco eta Iñigo Ayucar Nuñez. Hala ere, finalean Abadiñoren aurka galdu du (Alain Prieto Aranguren, Ibon Martin Etxeandia, Jon Lagos Lejarraga eta Alexander Gonzalez Turza).

 

Antsoain zortzigarren geratu da. Behin final laurdenetan kanporatuta interesa galdu du txapelketarekiko. Mikel Huerga Leache, Joaquin Ramos Domiguez, Aitor Huarte Zozaya eta Axel Roviralta Montero izan dira bere jokalariak.

 

Txapelketa hau koronabirusak sortutako osasun arazoaren ondorioz jokatu da, baina egutegian urtero sartzea ez legoke gaizki, jokalariek eta klubek interesa edukiz gero.

 

Sailkapena

1) Abadiño (Bizkaia).

2) Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa).

3) San Viator (Gasteiz, Araba).

4) Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia).

5) Conteneo (Bilbo, Bizkaia).

6) Gros (Donostia, Gipuzkoa).

7) Bergara (Gipuzkoa).

8) Antsoain (Nafarroa).

9) Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa).

10) Martintxo (Gasteiz, Araba).

11) Getxo (Bizkaia).

12) Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia).

13) Santikutz (Legazpi, Gipuzkoa).

14) Danubio (Miranda Ebro), Xaputarrak (Azpeitia, Gipuzkoa) eta Santurtzi (Bizkaia).

 

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan

📄 Documentos relacionados