8 Urtez Azpiko kategoriako Espainiako Txapelketa lehiatua izan zen uztailaren 15etik 18ra Granadako Salobreña herrian COVID-19ren kontrako protokolo zorrotza jarraituz. Bertan, 59 xakelarik parte hartu zuten eta Nafarroak 4 ordezkari izan zituen.
Azken urte hauetan gertatu den moduan, gure ordezkariek protagonismo handia izan zuten. Izan ere, kategoria honetako Nafarroako txapelduna den Raúl Burriel Ureta, txapeldunorde izan zen. Oberena taldeko kideak 6.5 puntu lortu zituen Álvaro Torres Rebolledoren atzean amaituz. Madrildarrak partida guztiak irabazi zituen. Pau Mulet Polo hirugarren izan zen 6 puntu lortu eta gero.
Beste nafarren emaitzak birpasatuz, Jon Goñi Sierrok (Mikel Gurea) 20. posizioan amaitu zuen eta Oberena taldeko kideak diren Amaia Alfarok eta Sergio Burrielek 38.ean eta 39.ean, hurrenez hurren.