Batzarrerako hautagaiak aurkezteko epea abuztuaren 27ko 13:00etatik irailaren 3ko 1300etara izango da.
Hauteskunde Araudiko 17. artikulua dagokionez:
Batzar Nagusirako hautagaiak aurkeztea.
- Dagokion estamentuan Batzar Nagusiko kide izan nahi duten kirolari, teknikari, epaile edo arbitroek Batzar Nagusirako hautagaitza aurkeztu beharko diote Federazioaren Hauteskunde Batzordeari, hauteskunde-egutegian ezarritako epean.
- Hautagaitzak idatziz aurkeztu beharko dira, eta bertan honako hauek jasoko dira:
- Kirolarien, teknikarien, epaileen edo arbitroen kasuan, izen-deiturak eta jaioteguna.
- Helbidea
- Zein estamentutaRAKO aurkezten den.
Idazkiarekin batera honako hauek aurkeztuko dira:
3. Dokumentazio hori paperean aurkeztuko da, jatorrizko sinadurekin, edo formatu digitalean, sinadura digital onartuekin. Dokumentazio hori posta elektroniko soilen bidez aurkeztea ez da baliozkoa. Puntu hau 359/2015 Foru Aginduan jasotako izapide guztiei ere aplikatuko zaie. Zehazki, honako hauek dira agiriak aurkezteko balio duten formatuak:
- Paperean, sinadura fisikoekin.
- Formatu digitalean, pdf formatuan, sinadura digital onartuarekin; pdf hau posta elektroniko bidez bidaltzea baliozkoa da.
Kasu guztietan, agiriak dagokion egunean aurkeztu direla egiaztatu beharko da, hauteskunde egutegian ezarritako epean.
Eranskinean duzue kandidatura-eredua.