TXIMISTA XAKEKO NAFARROAKO TALDEKAKO TXAPELKETA.
(2020ko irailaren 13an, interneten bidez).
Eguna: 2020ko irailaren 13an.
Tokia: Interneten bidez. Osasun neurriak beteko lituzkeen egoitza fisikorik lortu ez delako. Erabiliko den plataforma lichess.org izanen da. Talde bakoitzak taldea sortu beharko du bere klubaren izenarekin eta letra batekin. Jokalariek euren izen-deiturekin erabiltzaileak sortzea gomendatzen da.
Hasiera eta bukaera: Webcam-a irekita eduki behar dute jokalari guztiek, jokalariak ongi identifikatzeko. 10:30ean kamara aktiboarekin konexioa eginen da, mikrofonoa isilarazita, esteka honetan: https://meet.jit.si/fna-relampago.
Pantailan lichess plataforma eta bideo-deia soilik izanen dituzte jokalariek. Epaileak pantaila berak ikustea eska dezake, beharrezkoa badu. Jokalariak hori ukatzen badu, kanporatua izan daiteke.
Bukaera 13:00etan izanen da.
Sailkapenak: 13:30ean.
Partiden iraupena: 5 minutu.
Salneurria: 20 euro talde bakoitzak.
Izena emateko epea itxi baino lehen ordaindu beharra dago. Bestela, taldea kanporatua izan daiteke.
Izen ematea: Epea 2020ko irailaren 11n (arratsaldeko ordu bietan) itxiko da. Ostirala da.
Posta elektronikoz egin behar da, helbide honetan: info@fnajedrez.com.
Klubek datu hauek eman behar dituzte: Lichessen duen taldearen izena letra batekin, jokalarien datuak eta erabiltzaileen izenak.
Izena emateko posta elektronikoa bidali ondoren, lichess-en inskripzioa egiteko jarraibideak bidaliko dira.
Nafarroako Xake Federakundeak txapelketa deusezta edo atzera dezake, talde nahikorik ez badago.
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan