AJEDREZ Hace 5 años

Juan Labiano, Nafarroako txapelduna tximista modalitatean

Juan Labiano, Nafarroako txapelduna tximista modalitatean

JUAN LABIANO HERNANDEZEK NAFARROAKO PALMARESEAN ADIN GUZTIETAKO BERE LEHENENGO TITULUA BADU

Laugarren txandan Martin Pascual Garciaren aurka berdindu zuen. Gainontzeko partida guztiak irabazi zituen Juan Labiano Hernandezek. 16 urterekin bukatuko du 2020. urtea Oberenako jokalari gazteak. Adin guztietako Nafarroako bere lehen titulua da, 5 minutuko espezialitatean lortua.

Adrian Aldave Aguadok Donibane Kirol Elkartean jokatzen du. 31 urte egin ditu edo eginen ditu 2020. urtean. Txapelketa bikaina egin zuen. Ez da erraza belaunaldi gaztearen aurrean 9 partidatan 8 puntu egitea, baina halaxe egin zuen. Juan Labianoren aurka soilik galdu zuen.

Martin Pascual Garciak ere 16 urterekin bukatuko du 2020. urtea. Aurreko denboraldian bera izan zen txapeldun. Juan Labiano Hernandezen aurka berdindu zuen eta Haymar Leone Amigotekin ere bai. Adrian Aldaveren aurka galdu zuen seigarren txandan eta podiumeko hirugarren postura jaitsi zen aurten. Jokalari hau ere Oberenakoa da, txapelduna bezala.

SAILKAPEN FINALA

1) Juan Labiano Hernandez – 8,5 puntu.

2) Adrian Aldave Aguado – 8 puntu.

3) Martin Pascual Garcia – 7 puntu.

4) Haymar Leone Amigot – 6 puntu.

5) Aitor Huarte Zozaya – 5 puntu.

6) Iñigo Ayucar Nuñez – 5 puntu.

7) Iker Fernandez Cobos – 4 puntu.

8) Adrian Oroz Carrasco – 4 puntu.

9) Guillermo Duran Melgarejo – 4 puntu.

10) Kaiet Viana Aznar – 4 puntu.

11) Jon Goñi Sierro – 4 puntu.

12) Luca Salas Giralda – 4 puntu.

13) Miguel Adrian Abad – 3 puntu.

14) Jesus Uriz Elizalde – 3 puntu.

15) Irene Arlanzon Roemro – 2 puntu.

(Informazio gehiago erantsitako dokumentuan)

📄 Documentos relacionados