XAKE EPAILE NAGUSI ETA XAKE EPAILE LAGUNTZAILE IZATEKO IKASTAROA
(2020ko urriaren 17an, 18an, 24an eta 25ean, interneten bidez)
Ordutegia: Bi ordu, gutxi gora behera egun bakoitzean (10:00/14:00 tartean, ados jarri ondoren).
Tokia: Zehaztu gabe. Osasun arrazoiengatik interneten bidez izan daiteke. Aste bat lehenagotik https://cafna.milaulas.com/ webgunea izanen da plataforma. Ikastaroko edukiak edukiko ditu eta irakasleen eta ikasleen arteko komunikaziorako tresna izanen da.
Izen ematea: Epea 2020ko urriaren 13an amaituko da. Asteartea da.
Parte hartzaile nahikorik ez bada, Nafarroako Xake Federakundeak bertan behera uz dezake.
Salneurria: 50 euro.
Lizentzia indarrean duten epaileentzat dohainik izanen da, azterketa egiteko eskubiderik gabe.
Azterketarako data: Zehaztu gabe, baina aurrez aurrekoa izatea da asmoa hasiera batean.
Titulua eskuratzeko baldintzak:
- Laguntzailea: Laguntzaile izateko azterketan %60ko batez besteko nota lortzea.
- Nagusia: Bi azterketen artean % 60ko batez besteko nota lortzea eta bi azterketak gainditzea (laguntzaileena eta epaile nagusiena). Epaile laguntzailearen titulua dutenek epaile nagusi izateko azterketa egin dezakete eta % 60ko batez besteko nota atera behar dute.
Ikastaroaren edukia: 2017ko irailaren 4an argitaratutako 01/2017 oharrean dator: http://www.fnajedrez.com/files//fnajedrez/Comunicados/CAFNA%2001_2017.pdf
Zalantzetarako edo kontsultak egiteko:
Posta elektroniko hauek: info@fnajedrez.com eta cafna@fnajedrez.com.
2020ko irailaren 25ean.
Aritz Idiazabal Troyas
NXFEEko (Nafarroako Xake Federakundeko Epaileen Elkargoko) lehendakaria