TXIMISTA XAKEKO NAFARROAKO BANAKAKO TXAPELKETA.
(2020ko urriaren 3an, interneten bidez).
Eguna: 2020ko urriaren 3an, 10:00etatik aurrera.
Tokia: Interneten bidez. Osasun neurriak beteko lituzkeen egoitza fisikorik lortu ez delako. Erabiliko den plataforma lichess.org izanen da. Jokalari bakoitzak bere izena eta bi deiturekin hor erabiltzailea sortzea gomendatzen da. Izena emateko posta elektronikoa bidali ondoren, lichess-en inskripzioa egiteko jarraibideak bidaliko dira.
Denbora: 25 minutuko partidak izanen dira.
Izen ematea: Epea 2020ko urriaren 1ean (arratsaldeko ordu bietan) itxiko da. Osteguna da.
Posta elektronikoz egin behar da, helbide honetan: info@fnajedrez.com.
Epez kanpo jokalari bat onartzen bada, bigarren txandan hasiko da 0 puntuz.
Salneurria: 5 euro.
Izena emateko epea itxi baino lehen ordaindu beharra dago. Bestela, jokalaria kanporatua izan daiteke.
Nafarroako Xake Federakundeak bi kontu korronte ditu:
• Sabadell Bankuan, ES04 0081 4363 09 0001031904.
• La Caixan, ES07 2100 3693 22 2200027214.
Balizko ordutegia, jokalari nahiko baldin bada:
10:00.- Lehenengo txanda.
11:00.- Bigarren txanda.
12:00.- Hirugarren txanda.
13:00.- Laugarren txanda.
16:00.- Bosgarren txanda.
17:00.- Seigarren txanda.
18:00.- Zazpigarren txanda.
19:00.- Sailkapena argitaratzea.
Hala ere, Torneoko zuzendariak erabakiko du zenbat txanda izanen diren, jokalari kopuruaren arabera.
Txapelketan erabiliko den sistema: Suitzar sistema erabiliko da, lichess.org plataformaren bidez.
Jokalaria ez agertzea: Kortesiazko denborak bandera erori arte iraunen du.
Arrazoirik gabe partida jokatzera agertzen ez den jokalaria kanporatua izanen da. Epaileak eta Torneoko Zuzendariak ahalmena dute txapeketaren hasierako orduan bideo-deian konektatuta ez daudenak kanporatzeko.
Ezberdinketak: Sailkapena partida bakoitzean lortutako puntuen arabera osatuko da.
Puntuen berdinketa hausteko sistemak:
1) Berdindutako jokalarien arteko emaitzak.
2) Bucholz (aurkaririk txarrena kenduta), ez jokatutako partidak balizko aurkari baten aurkako berdinketatzat hartuta.
3) Bucholz osoa, ez jokatutako partidak balizko aurkari baten aurkako berdinketatzat hartuta.
4) Sonnenborn-Berger, ez jokatutako partidak balizko aurkari baten aurkako berdinketatzat hartuta.
5) Garrantzia duten postuetarako, 5 minutuko bi partida, aurreko fasean erabilitako koloreak aldatuta hasteko.
6) Garrantzia duten postuetarako, tximista xakeko partida bakarra, koloreak zozketatuta, zurientzat 6 minutu jarrita eta beltzentzat 5, berdinketa beltzen alde izanik.
7) Garrantzirik ez duten postuetarako, zozketa.
Erreklamazioak: Epailearen erabakien aurrean, idatziz egin behar du erreklamazio hori jokalariak, gorabehera gertatu eta berehala. Ezin bada, asmoa agertu behar du, gero prestatzeko (tartean Ordezkaritzako kideak bilduko dira).
Lehiaketa Batzordearen Ordezkaritza:
Lehenengo txanda baino lehen, jokalariek Ordezkaritza horretako lau kide aukeratuko dituzte, adinez nagusiak. Ordezkoak izanen dira horietako bi, titularrak gorabeheran sartuta daudenerako. Hautaketa jokalarien artean izanen da.
Torneoko zuzendaria ere kide izanen da eta kalitatezko botoa izanen du.
Ordezkaritza honetako kideak gorabeheran inplikatuak badaude edo edozein arrazoirengatik interesa duten kideek postua utziko diote bileran egon daitekeen ordezko bati.
Kide titularrak erabakitzeko ahalmenik ez duela Ordezkaritzako lehendakariak erabakiko du, bere kabuz edo aldeek eskatuta. Ordezkaritzak erabaki hori alda dezake.
Diziplinako ahalmenak ez ditu izanen Ordezkaritzak. Soilik epailearen edo Torneoko zuzendariaren erabakien aurkako erreklamazioak ebaztea izanen da bere lana.
Hiru kideak biltzerik ez badago, birekin har daiteke erabakia. Beharrezkoa bada, Lehendakariak har dezake bere kabuz.
Torneoko zuzendariak (edo bere ordezkoak), Ordezkaritzako lehendakari moduan, ebazpena idatziko du eta aldeei eta epaile nagusiari emanen die.
Lehiaketa eta Kirol Diziplina Batzordearen aurrean erreklamazioa egin daiteke Ordezkaritzaren erabakien aurka. Honek ofizioz ere har dezake parte gertaera larriak badira (Ordezkaritzaren akatsak zuzentzeko edo horien aurrean Ordekaritzak erabakirik hartu ez badu).
Balizko marroen aurkako erreklamazioak ongi oinarrituak izan beharko dira. Marroen aurkako algoritmoen bidez plataformak erabiltzen duen sistemak erabakiko du.
Parekaketak: Suitzar sistemaren bidez, lichess plataformak dituen rating-en arabera. Plataformak burutuko ditu.
Beste xehetasun batzuk:
Webcam-a irekita eduki behar dute jokalari guztiek, jokalariak ongi identifikatzeko. 09:30ean kamara aktiboarekin konexioa eginen da, mikrofonoa isilarazita, esteka honetan: https://meet.jit.si/fna-relampago.
Pantailan lichess plataforma eta bideo-deia soilik izanen dituzte jokalariek. Epaileak pantaila berak ikustea eska dezake, beharrezkoa badu. Jokalariak hori ukatzen badu, kanporatua izan daiteke.
Erabat debekatuta dago grabatzea edo irudien argazkiak egitea.
FIDEren arauek zuzenduko dute txapelketa.
Parte hartzeak Oinarriak onartzea dakar.
Torneoko zuzendaria Aritz Idiazabal Troyas da. Antolatzailea: Nafarroako Xake Federakundea.
Sariak: Trofeoa txapeldunak jasoko du, beste txapelketetarako dagozkion onurez gain.
2018-19ko DENBORALDIKO AZKENEKO SAILKAPENA, 7 TXANDA JOKATU ONDOREN
1) Daniel Roldan Marques (2.215) – 6,5 puntu.
2) Leyre Abrisqueta Zudaire (1.783) – 6 puntu.
3) Juan Labiano Hernandez (2.053) – 5 puntu.
4) Angel Luis Martin Fito (1.652) – 4,5 puntu.
5) Pablo Fuertes Cirauqui (1.829) – 4 puntu.
6) Javier Sanchiz Lerga (1.476) – 4 puntu.
7) Marta Roldan Marques (1.732) – 4 puntu.
8) Iñigo Ayucar Nuñez (1.272) – 4 puntu.
9) Florentino Romero Arribas (1.420) – 4 puntu.
10) Adrian Oroz Carrasco (1.491) – 3,5 puntu.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.