TXIMISTA XAKEKO NAFARROAKO TALDEKAKO TXAPELKETA.
(2020ko urriaren 10ean, interneten bidez).
Eguna: 2020ko urriaren 10ean.
Tokia: Interneten bidez. Osasun neurriak beteko lituzkeen egoitza fisikorik lortu ez delako. Erabiliko den plataforma lichess.org izanen da. Talde bakoitzak taldea sortu beharko du bere klubaren izenarekin eta letra batekin. Jokalariek euren izen-deiturekin erabiltzaileak sortzea gomendatzen da.
Hasiera eta bukaera: Webcam-a irekita eduki behar dute jokalari guztiek, jokalariak ongi identifikatzeko. 10:30ean kamara aktiboarekin konexioa eginen da, mikrofonoa isilarazita, esteka honetan: https://meet.jit.si/fna-relampago.
Pantailan lichess plataforma eta bideo-deia soilik izanen dituzte jokalariek. Epaileak pantaila berak ikustea eska dezake, beharrezkoa badu. Jokalariak hori ukatzen badu, kanporatua izan daiteke.
Bukaera 13:00etan izanen da. Sailkapenak: 13:30ean.
Partiden iraupena: 5 minutu.
Salneurria: 20 euro talde bakoitzak.
Izena emateko epea itxi baino lehen ordaindu beharra dago. Bestela, taldea kanporatua izan daiteke.
Nafarroako Xake Federakundeak bi kontu korronte ditu:
• Sabadell Bankuan, ES04 0081 4363 09 0001031904.
• La Caixan, ES07 2100 3693 22 2200027214.
Izen ematea: Epea 2020ko urriaren 8an (arratsaldeko ordu bietan) itxiko da. Osteguna da.
Posta elektronikoz egin behar da, helbide honetan: info@fnajedrez.com.
Klubek datu hauek eman behar dituzte: Lichessen duen taldearen izena letra batekin, jokalarien datuak eta erabiltzaileen izenak.
Izena emateko posta elektronikoa bidali ondoren, lichess-en inskripzioa egiteko jarraibideak bidaliko dira.
Nafarroako Xake Federakundeak txapelketa deusezta edo atzera dezake, talde nahikorik ez badago.
Txapelketan erabiliko den sistema: Taldekako Borroka sistema erabiliko da. Bi ordutan talde bateko partaide guztiek nahi haina partida jokatuko dituzte beste taldeetako jokalarien aurka eta azkeneko sailkapena talde bakoitzeko lau onenekin eginen da. Parekaketak lichess.org plataformak eginen ditu.
Jokalariak: Lau jokalariko taldeak izanen dira gutxienez. Klub bateko taldeen artean modu berdintsuan banatu behar dira jokalariak. Hau da, klub batek bi talde inskribatzen baditu 10 jokalarirekin, bakoitzean 5 jokalari jarri beharko ditu.
Jokalaria ez agertzea: Kortesiazko denborak bandera erori arte iraunen du.
Saria: Trofeoa lehenengoarentzat.
Ezberdinketak: Azkeneko sailkapena talde bakoitzeko lau jokalaririk onenen puntuen baturak zehaztuko du.
Puntuen berdinketa hausteko sistema: Lichess plataformarena.
Erreklamazioak: Taldeek erreklamazioak egin diezazkiokete Lehiaketa eta Kirol Diziplina Batzordearen Ordezkaritzari, epailearen edo Torneoko zuzendariaren erabakien aurrean. Idatziz egin behar dute erreklamazio hori, gorabehera gertatu eta berehala. Ezin bada, asmoa agertu behar du, gero prestatzeko (tartean Ordezkaritzako kideak bilduko dira).
Lehiaketa Batzordearen Ordezkaritza: Lehenengo txanda baino lehen, Ordezkaritza horretako lau kide aukeratuko dituzte adinez nagusi diren jokalarien artean (ordezkoak izanen dira horietako bi, titularrak gorabeheran sartuta daudenerako).
Torneoko zuzendaria ere kide izanen da eta kalitatezko botoa izanen du.
Ordezkaritza honetako kideak gorabeheran inplikatuak badaude edo edozein arrazoirengatik interesa duten kideek postua utziko diote bileran egon daitekeen ordezko bati.
Kide titularrak erabakitzeko ahalmenik ez duela Ordezkaritzako lehendakariak erabakiko du, bere kabuz edo aldeek eskatuta. Ordezkaritzak erabaki hori alda dezake.
Diziplinako ahalmenak ez ditu izanen Ordezkaritzak. Soilik epailearen edo Torneoko zuzendariaren erabakien aurkako erreklamazioak ebaztea izanen da bere lana.
Hiru kideak biltzerik ez badago, birekin har daiteke erabakia. Beharrezkoa bada, Lehendakariak har dezake bere kabuz.
Torneoko zuzendariak (edo bere ordezkoak), Ordezkaritzako lehendakari moduan, ebazpena idatziko du eta aldeei eta epaile nagusiari emanen die.
Lehiaketa eta Kirol Diziplina Batzordearen aurrean erreklamazioa egin daiteke Ordezkaritzaren erabakien aurka. Honek ofizioz ere har dezake parte gertaera larriak badira (Ordezkaritzaren akatsak zuzentzeko edo horien aurrean Ordekaritzak erabakirik hartu ez badu).
Balizko marroen aurkako erreklamazioak ongi oinarrituak izan beharko dira. Marroen aurkako algoritmoen bidez plataformak erabiltzen duen sistemak erabakiko du.
Beste xehetasun batzuk:
- Erabat debekatuta dago grabatzea edo irudien argazkiak egitea.
- FIDEren arauek zuzenduko dute txapelketa.
- Parte hartzeak Oinarriak onartzea dakar.
Torneoko zuzendaria Aritz Idiazabal Troyas da.
Antolatzailea: Nafarroako Xake Federakundea.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1) Oberena (Iruñea) – 16 puntu (FIDE-Sonnenborn-Berger, 29).
2) Mikel Gurea B (Burlata) – 16 puntu (FIDE-Sonnenborn-Berger, 28,5).
3) Donibane Kirol Elkartea (Iruñea) – 14 puntu.
4) Antsoain A – 13 puntu (FIDE-Sonnenborn-Berger, 26,5).
5) Paz de Ziganda B (Atarrabia) – 13 puntu (FIDE-Sonnenborn-Berger, 25).
6) Mikel Gurea A (Burlata) – 11 puntu.
7) Orvina (Iruñea) – 9 puntu.
8) Paz de Ziganda A (Atarrabia) – 8 puntu.
9) Antsoain B – 5 puntu.
10) Runa (Iruñea) – 3 puntu.
11) Mikel Gurea C (Burlata) – 2 puntu.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.