BERGARA HIRIBILDUA NAZIOARTEKO XAKE TXAPELKETA IREKIA
(2020ko irailaren 19an jokatua, Bergaran).
Bergarako Agorrosin Ekintza Gunean (Gipuzkoa, Euskal Herria) jokatu zen, 2020ko irailaren 19an, larunbat arratsaldean, 6 txandatan, 70 jokalarirekin. 15 minutuko partidak izan ziren. Antolatzailea: Bergarako Xake Taldea.
AZKENEKO SAILKAPENA
1) Luis David Jimenez Almeida (Nafarroa, Euskal Herria) (2.247 FIDE elokoa) – 5,5 puntu (hirugarren zerrendaburua zen).
2) Alexandr Pedchenko Bondar (Nafarroa, Euskal Herria) (2.063) – 5 puntu (hamaikagarren zerrendaburua).
3) Enrique Tejedor Fuente (Espainia) (2.443) – 5 puntu (lehenengo zerrendaburua).
4) Aritz Morante Rafael (Araba, Euskal Herria) (2.161) – 5 puntu (zazpigarren zerrendaburua).
5) Jon Lagos Lejarraga (Bizkaia, Euskal Herria) (2.108) – 5 puntu (bederatzigarren zerrendaburua).
(Sailkapen osoa erantsitako dokumentuan)
SARIAK
Lehenengo hamar jokalariek irabazi zuten saria.
BESTE TORNEO BAT LUIS DAVID JIMENEZ ALMEIDAREN POLTSIKOARENTZAT ETA ALEX PEDCHENKO BIGARREN
Argazkian, Bergarako Torneoetako garaileak eta beste parte hartzaile batzuk, Miguel Angel Muela Euskal Xake Federakuntzako lehendakariarekin batera. Elastiko gorriarekin, Luis David Jimenez Almeida.
Iruñeko Donibane Kirol Elkartean jokatzen duen Luis David Jimenez Almeidak 24 urte izanen ditu urtea bukatzean. Nafarra faboritoetako bat zen hasieran. Eloaren arabera, Enrique Tejedor Fuente espainiarra (2.443) eta Adrian Martinez Fernandez gazte bizkaitarra (2.332) nabarmen bere aurretik zeuden, baina 2.247ko eloarekin hirugarren zerrendaburua zen eta bere izaera garailearekin eta bere lehiakortasunarekin nahiko orekatzen zuen titulurako lehia. Jakina, ez ziren bakarrak: Hortxe ziren Alain Prieto Aranguren bizkaitarra (2.239), Carlos Varas Gonzalez txiletarra (2.187), Jhonny Sadusea Conteneoko venezuelarra (2.163), Aritz Morante Rafael arabarra (2.161), Thomas Franke alemaniarra (2.136)… Maila handiagoa izan du torneo honek aurreko edizioetan, baina koronabirusaren garaian aurrez aurre jokatzeko jokalari sorta hau ere ez da makala.
Sei txanda agian gutxi dira honelako torneo batean. Partida garrantzitsuak direnak murrizten dira eta huts egiteko tarterik ez dago. Luis David Jimenez Almeidak honako arerio hauek garaitu zituen: Josu Larrañaga Leturia gipuzkoarra (1.557), Angel Casares Garcia espainiarra (1.759), Amets Zubizarreta Landera bizkaitarra (1.836), Aritz Morante Rafael (2.161) eta Johnny Sadusea (2.163). Azkeneko txandan Alexandr Pedchenkorekin berdindu zuen, nahikoa torneoa bereganatzeko. Bikain, beraz, garailea.
Alex Pedchenko, hain zuzen ere, torneoko ustekabea izan zen. 15 urte izanen ditu urtea bukatzean Burlatako Mikel Gurea taldean jokatzen duen gazte honek. Adrian Oroz Carrasco taldekidea gainditu zuen hirugarren txandan, laugarrenean Alain Prietorekin berdindu zuen eta 4,5 puntuz jarri zen bosgarren txandan Carlos Varasi nagusitu ondoren. Azkeneko txandan Luis David Jimenez Almeidarekin berdinduta bigarren postua eskuratu zuen.
Enrique Tejedor Fuente, 5 puntuz, hirugarren geratu zen. Puntuz berdinduta bere ondoan Aritz Morante Rafael, Jon Lagos Lejarraga eta Thomas Franke sailkatu ziren. Alain Prieto Aranguren eta Adrian Martinez Fernandez zazpigarren eta zortzigarren izan ziren, 4,5 puntuz, hasierako asmoetatik baino zertxobait beherago.
Bederatzigarren Adrian Oroz Carrasco nafarra sailkatu zen, 4 puntuz. Nahiko ongi, ranking-eko 36. tokian baitzen hasieran.
2017an ere torneo hau irabazi zuen Luis David Jimenez Almeidak. Beraz, garaile petoa da.
(Informazio gehiago erantsitako dokumentuan)