XAKE AZKARREKO NAFARROAKO BANAKAKO TXAPELKETA.
(2020ko urriaren 3an, interneten bidez).
Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, interneten bidez jokatu zen, lichess.org plataforman. 25 minutuko partidak izan ziren, zazpi txandatan.
AZKENEKO SAILKAPENA, 7 TXANDA JOKATU ONDOREN
1) Martin Pascual Garcia (1.887) – 6 puntu.
2) Iker Fernandez Cobos (elorik gabe) – 5 puntu.
3) Haymar Leone Amigot (1.868) – 4,5 puntu.
4) Adrian Oroz Carrasco (1.643) – 4,5 puntu.
5) Iñigo Ayucar Nuñez (1.459) – 4 puntu.
Sailkapen osoa erantsitako dokumentuan
MARTIN PASCUAL GARCIA, BELAUNALDI GAZTEKO ORDEZKARIA, TXAPELDUN
Ez zen partaidetza oso handia izan. Agian, kamerarekin jokatu beharrak atzerarazi egiten du jendea.
Martin Pascual Garciak ongi aprobetxatu zuen aukera txapeldun izateko. Bere ibilbide arrakastatsua 2017an hasi zen. Orduan Udaberriko Xake Txapelketa irabazi zuen. 2019an 5 minutuko partiden Nafarroako txapeldun geratu zen eta orain 25 minutuko Nafarroako Txapelketa irabazi du. 16 urte besterik ez du izanen urtea bukatzean. Oberena taldekoa da.
Iker Fernandez Cobos txapelketako ustekabea izan zen. 14 urtez azpiko mailan jokatzen du eta Mikel Gurea taldekoa da. Nafarroan nolabaiteko ospea irabazia duten jokalari gazteen aurretik geratu zen: Bigarren, 5 puntuz, txapeldunarengandik puntu batera.
Haymar Leone Amigot Orvinako 13 urte inguruko jokalaria hirugarren geratu zen, 4,5 puntuz. Postu ona, baina ziur gehiago nahi zuela.
Adrian Oroz Carrascok eta Iñigo Ayucar Nuñezek goiko boskotea osatzeak ez zuen inor harritu. Haiek ere ongi sailkatuta geratzeko hautagaiak dira beti horrelako txapelketetan.
Txapelketa honi buruzko informazio gehiago erantsitako dokumentuan