Xakelari nafar agurgarriak,
Federazio-hauteskunde luzeak amaituta (COVID19rengatik), legezko tramiteak bete ondoren, eta Batzar berria berretsita, Nafarroako Xake Federazioko lehendakaritzan sartu naiz.
Nire lehen hitzak eskerrak eman nahi dizkiet laguntza eman didaten eta ibilbide berri honi ekitera animatu nauten guztiei. Baina ez ditut ahaztu nahi Nafarroako xakean beste aukera batzuk hobeto ikusten zituztenak. Guztiei, batzuei zein besteei, esan nahi diet kluben eta jokalarien eskura jartzen naizela.
Zuzenduko dudan Batzordeak, guztion artean, egin behar ditugun jarduerak adosten jarraituko du, talde-lanean eta kide anitzeko erabakietan irmo sinesten dudalako. Orain arte bezala.
Idazki honen bidez, parte hartu nahi duten guztiak gonbidatu nahi ditut guztion ahaleginari bere ikuspuntua ematera. Esan behar dizuet kritikak federazioaren altxorraren parte izango direla. Batez ere, eraikuntzakoak eta arrazoituak.
Nafarroako Xake Federazioaren jarduketa ildoak zentsura mozioa egin eta hurrengo bi urteetan ezarritako bideari jarraituko dio: elkarlana eta erabateko gardentasuna.
Hauteskunde-programan zenbait neurri zehaztu genituen, eta behar denean jarriko ditugu martxan. Luze samarra izango litzateke dokumentu honetan xehatzea, eta laster Federazioaren webgunearen bidez ezagutuko dituzue plataforma honetan kokatu bezain pronto.
Azkenean, guztion eskura jartzen dut Federazioa, denok osatzen baitugu.
Agur bero bat,
Joaquín Pérez-Seoane