Federazioak federatuei zuzendutako onlineko klaseak eskainiko ditu berriro.
Maila guztiendakoak izanen dira.
Hilero gai zerrenda eguneratuko da asmoa delako emaile desberdinak izatea.
Lehenengoa Maisu Internazionala den Pablo Glavina izango da eta honako gai zerrenda eskainiko digu:
Partida baten prestaketa
1.Primerako prestaketaren bila ondorengo gaiak landuz:
2.Gure errepertorioa.
3.Arerioaren errepertorioa.
4.Zulo posibleak.
5.Nola prestatzen ari den gure arerioa.
6.Torneoko egoera.
7.Estiloak
Klase hauek azaroak 3, 10 eta 17 19.30ean izango dira eta azaroak 21 eta 28 20:00etan. Klaseek ordu bat eta laurdeneko iraupena izango dute.
Parte hartu nahi izanez gero, kontaktatu federazioarekin abenduaren 2ko 13:30ak baino lehen.