AJEDREZ Hace 5 años

Joakin Lizarraga II Eskola Txapelketa - Onlineko Zirkuitua

Joakin Lizarraga II Eskola Txapelketa - Onlineko Zirkuitua

Joakin Lizarraga II Eskola Txapelketa - Onlineko Zirkuitua
Joakin Lizarraga II Eskola Txapelketa - Onlineko Zirkuitua

NAFARROAKO ESKOLA ZIRKUITUKO JOAKIN LIZARRAGA II. ESKOLA TXAPELKETA

PLATAFORMA: lichess.org. Txapelketa ongi garatzeari begira, gomendatzen da pertsona bakoitzak erabiltzaile sortzea izena eta abizenekin (Izena1.Abizena2.Abizena).

DATA: 2020ko abenduaren 12an, larunbatean.

Jokalariak 09:45ean bere kategorian konektatu beharko dira kamara piztuz eta mikrofonoa itzaliz.

 

8 Urtez azpikoak: https://meet.jit.si/torneo-fna-sub08

10 Urtez azpikoak: https://meet.jit.si/torneo-fna-sub10

12 Urtez azpikoak: https://meet.jit.si/torneo-fna-sub12

16 Urtez azpikoak: https://meet.jit.si/torneo-fna-sub16

 

PARTE HARTZEA: Ahal izanez gero, kategoria bakoitzak bere txapelketa izango du.

8 Urtez azpikoak: 2012an edo geroago jaioak.

10 Urtez azpikoak: 2010ean edo 2011n jaioak.

12 Urtez azpikoak: 2008an edo 2009an jaioak.

16 Urtez azpikoak: 2004tik 2007ra jaioak.

 

INSKRIPZIOAK: aleranozz@gmail.com posta elektronikoaren bidez.

IZENA EMATEKO EPEA ABENDUAREN 11KO 14:00ETAN AMAITUKO DA.

 

JOKU-SISTEMA: 6 txandako suitzarra. Lichess.org plataformak parekatzeak osatuko ditu.

Jokalari bakoitzak 10 minutu izango ditu partida bakoitzean.

Berdinketak hausteari begira, emaitza partikularra, Buchholz, Buchholz-1 eta SonnebornBerger-2 erabiliko dira.

 

ORDUTEGIAK: 

1.TXANDA 10.00ETAN, 2. TXANDA 10:40EAN, 3. TXANDA 11:10EAN, 4. TXANDA 11:40EAN, 5. TXANDA 12:10EAN, 6. TXANDA 12:40EAN.

 

JOKALARIEN ARAUDIA: Jokalari guztiek kamara piztu beharko dute identifikatua ahal izateko. Helduek ezingo dute lagundu. Pantailean soilik lichess.org eta bideo deiaren plataforma izan ahalko dituzte. Arbitroak beharrez gero, pantaila erakustea eskatu ahalko du eta egin ez gero, jokalaria kanporatua izan daiteke. Debekatuta dago argazkiak edo bideoak egitea.

 

ARAUBIDE OROKORRA

Ez dira parekatzeen kontrako elegiteak onartuko.

Txandara aurretik abisatu edo justifikatu gabe agertzen ez den jokalaria txapelketatik kanpo geldituko da.

Antolatzaileek neurri hauek aldatu ditzakete txapelketa hobetzeko asmoz.

Jokalari guztiek FIDEko arauak eta txapelketako oinarriak bete beharko dituzte. 

 

SARIAK: Kategoria bakoitzeko lehenengo sailkatuak sari berezia izango du. Modu berean, parte hartzaile guztiek sari bana izango dute. Sariak Nafarroako Xake Federazioak antolatutako Txapeldunen Txapelketan banatuko dira. 

 

ANTOLATZAILEAK: Joakin Lizarraga Kluba eta Nafarroako Xake Federazioa.

TXAPELKETAKO ZUZENDARIA: Adrian Leranoz Zabalza

EPAILE NAGUSIA: Adrian Leranoz Zabalza