AJEDREZ Hace 5 años

Nafarroako Xake Anitza Online I. Torneoa - Eguberriko Ongintzako Torneoa

Eguberriko Xake Anitza Online Torneoa

Nafarroako Xake Anitza Online I. Torneoa - Eguberriko Ongintzako Torneoa
Eguberriko Xake Anitza Online Torneoa

NAFARROAKO XAKE ANITZA ONLINE I. TORNEOA – EGUBERRIKO ONGINTZAKO TORNEOA (2020ko abenduaren 20an)

 

BI TORNEO: Bata, goizean, eskola garaiko adineko gazteentzat; bestea, Irekia, arratsaldean.

 

PLATAFORMA: www.lichess.org. Plataforma honetan kontu bat izatea beharrezkoa da parte hartzeko. Erabiltzaile izena edozein izan daiteke (sortuta badago), baina izena eta bi deiturekin erabiltzaile izatea gomendatzen da.

 

Erabiltzailea sortzeko ikusi bideo hau:

" title="YouTube video player" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen>
.

 

DATA: 2020ko abenduaren 20an, igandea.

 

ORDUA: Eskola garaiko Torneoa (8, 10 eta 12 urtez azpikoak), 10:00etan.

Torneo Irekia 16:00etan izanen da.

 

PARTE HARTZEA: Bi torneoetan (Eskola garaiko torneoa eta Irekia).

Torneo Irekia: Nahi duten guztiei irekita dago.

Eskola garaiko Torneoa: 8 urtez azpikoa, 2012an edo geroago jaiotakoentzat; 10 urtez azpikoa, 2010ean eta 2011n jaiotakoentzat; 12 urtez azpikoentzat, 2008an eta 2009an jaiotakoentzat.

 

ELKARTASUNEZKO TORNEOA: Sarietarako dirua kenduta, lortutako diru guztia EM NAVARRA Esklerosi Anizkoitza Nafarroa Elkarteari emanen zaio (www.esclerosismultiplenavarra.com).

 

INSKRIPZIORAKO KUOTA: Jokalari bakoitzak 5 euro ordaindu beharko du (Irekian edo Eskolakoan), baina Eskolako Torneoko parte hartzaileek Irekia jokatu ahal izanen dute berriz ordaindu gabe.

Nahi izanez gero, inskripzioa baino ekarpen handiagoa egin daiteke edo 0 Ilararako lagundu, Mikel Gurea Xake Klubaren kontu honetan: ES48 3035 0087 02 0870033212.

Nahi izanez gero, ordaintzeko beste modu batzuk erraz daitezke. Galdetu!

 

INSKRIPZIOAK: Adi egon eman behar diren pausoei!

• Whatsapparen bidez egin behar da, zenbaki honetan: 640 50 05 29. Edo posta elektroniko honetan: mikelgurea@gmail.com.

• Parte hartzaileak adierazi behar ditu: Izena, bi deitura, jaiotze urtea, bere xake taldea eta lichess-eko nicka (antolakuntzak bere identitatea jakiteko).

• Informazio hau behin jasota, antolakuntzak eskatuko dio https://lichess.org/team/ajedrez-plural.navarra estekara lotzeko. Onartuko zaio (Ajedrez Plural Navarra). Inskripziorako dirua jaso ondoren (ES48 3035 0087 02 0870033212) torneoan inskribatzeko pasahitza bidaliko diogu.

 

IZENA EMATEKO EPEAREN MUGA: Abenduaren 17an, osteguna, 14:00etan.

Epez kanpoko inskripzioak pauso berberei jarraituta eginen dira, baina beharrezkoa izanen da inskripzioa ordaindu izanaren agiria eranstea.

 

JOKO SISTEMA:

Suitzar sistema, 9 txandatan. Lichessen agertuko dira zuzenean parekaketak.

Eskola garaiko Torneoa (10:00etan): 5 minutko partidak.

Torneo Irekia (16:00etan): 3 minutuko partidak eta 2 segundo gehiago jokaldiko.

Ezberdinketak: Sonneborn-Berger.

 

ESKOLA GARAIKO TORNEOKO ORDUTEGIA: Gutxi gora behera; zertxobait alda daiteke.

1. txanda: 10:00. 2. txanda: 10:15. 3. txanda: 10:30. 4. txanda: 10:45. 5. txanda: 11:00. 

6. txanda: 11:15. 7. txanda: 11:30. 8. txanda: 11:45. 9. txanda: 12:00.

 

TORNEO IREKIKO ORDUTEGIA: Gutxi gora behera; zertxobait alda daiteke.

1. txanda: 16:00. 2. txanda: 16:15. 3. txanda: 16:30. 4. txanda: 16:45. 5. txanda: 17:00. 

6. txanda: 17:15. 7. txanda: 17:30. 8. txanda: 17:45. 9. txanda: 18:00.

 

ESKOLA GARAIKO TORNEOKO SARIAK:

8 urtez azpiko, 10 urtez azpiko eta 12 urtez azpiko onenak: Trofeoa eta xake liburua.

8 urtez azpiko, 10 urtez azpiko eta 12 urtez azpiko bigarrenak eta hirugarrenak: Domina.

Torneoko txapeldunak xake taula ere jasoko du. Sari banaketan kontuan hartuko da 8 urtez azpikoak 10 urtez eta 12 urtez azpikoak ere badirela eta 10 urtez azpikoak 12 urtez azpikoak ere bai. Adibidez, 8, 9 edo 10 urterekin 12 urte baino gutxiagokoak dira. Garrantzi gehiagoko saria da 12 urtez azpikoa; gero, 10 urtez azpikoa eta 8 urtez azpikoa, hurrenez hurren.

 

TORNEO IREKIKO SARIAK:

Txapelduna: Eguberriko saskia.

Txapeldunordea: Urdaiazpiko besoa,

Hirugarren sailkatua: Bi botila ardo eta txorizoa.

18 urtez azpiko lehenengoa (2002an jaioa edo geroago): Xake liburua eta erloju digitala.

12 urtez azpiko lehenengoa (2008an jaioa edo geroago): Erloju digitala.

Lehenengo emakumea: Trofeoa.

Lehenengo beteranoa (1960. urtean jaioa edo lehenago): Trofeoa.

 

JOKALARIENTZAKO ARAUTEGIA:

• Ongintzako torneoa da hau eta parte hartzaileen jokaera ona eskatzen dugu.

• Eskola garaiko Torneoko jokalariengana ez hurbiltzea eskatzen diegu pertsona helduei, partidetan zehar.

• Parte hartzaileek pantailan lichess plataforma soilik eduki dezakete irekita.

 

ARAUTEGI OROKORRA:

• Parekaketen inguruko erreklamaziorik ez da onartuko.

• Jakinarazi gabe edo arrazoirik gabe jokalari bat ez bada txanda batean agertzen, torneotik kanporatuta geratuko da.

• Antolakuntzak oinarri hauek aldatzeko eskubidea dauka, torneoa hobetze aldera.

• Jokalari guztiak FIDEren arauen eta torneo honen oinarrien menpean egonen dira. Oinarri hauek ez badira onartzen, ezin da parte hartu.

• Azkeneko sailkapena eta sarituen zerrenda www.mikelgurea.com webgunean argitaratuko dira, egun batzuk igaro ondoren, aurretik marroen aurka lichessen programak bere lana egin dezan.

• Antolakuntzak eskubidea dauka doping informatikoa edo etika gutxiko jokaera duen jokalaria kanporatzeko.

• Antolakuntza sarituekin harremanetan jarriko da eta sariak helaraziko dizkie. Espainiako Estatura soilik bidaliko dira.

 

ANTOLATZAILEA: Ajedrez Plural Navarra plataforma (Nafarroako Xake Anitza).

LAGUNTZAILEA: Burlatako Mikel Gurea Xake Taldea (www.mikelgurea.com).

TORNEOKO ZUZENDARIA: Sergio Anguas Fanlo.