AJEDREZ Hace 5 años

Eguberriko Txapelketa

Eguberriko Txapelketa

Eguberriko Txapelketa
Eguberriko Txapelketa

EGUBERRIKO IX. XAKE TXAPELKETA

(2020ko abenduaren 28tik 30era, interneten bidez)

 

Eguna: 2020ko urriaren 28an, 29an eta 30ean jokatuko da.

Tokia: Interneten bidez jokatuko da osasun neurriengatik. Erabiliko den plataforma lichess.org izanen da. Jokalari bakoitzak bere izena eta bi deiturekin hor erabiltzailea sortzea gomendatzen da. Izena emateko posta elektronikoa bidali ondoren, lichess-en inskripzioa egiteko jarraibideak bidaliko dira.

Denbora: 25 minutuko partidak izanen dira.

Izen ematea: Epea 2020ko abenduaren 23an (arratsaldeko ordu batean) itxiko da. Asteazkena da.

Posta elektronikoz egin behar da, helbide honetan: info@fnajedrez.com. 

Epez kanpo jokalari bat onartzen bada, bigarren txandan hasiko da 0 puntuz.

Salneurria: 5 euro.

Izena emateko epea itxi baino lehen ordaindu beharra dago. Bestela, jokalaria kanporatua izan daiteke.

Nafarroako Xake Federakundeak bi kontu korronte ditu:

• Sabadell Bankuan, ES04 0081 4363 09 0001031904.

• La Caixan, ES07 2100 3693 22 2200027214.

Balizko ordutegia, jokalari nahiko baldin bada:

2020-12-28, 18:00.- Lehenengo txanda.

2020-12-28, 19:30.- Bigarren txanda.

2020-12-29, 18:00.- Hirugarren txanda.

2020-12-29, 19:30.- Laugarren txanda.

2020-12-30, 18:00.- Bosgarren txanda.

2020-12-30, 19:30.- Seigarren txanda.

2020-12-30, 21:00.- Sailkapena argitaratzea.

Hala ere, Torneoko zuzendariak erabakiko du zenbat txanda izanen diren, jokalari kopuruaren arabera.

Txapelketan erabiliko den sistema: Suitzar sistema erabiliko da, lichess.org plataformaren bidez.

Jokalaria ez agertzea: Kortesiazko denborak bandera erori arte iraunen du.

Arrazoirik gabe partida jokatzera agertzen ez den jokalaria kanporatua izanen da. Epaileak eta Torneoko Zuzendariak ahalmena dute txapeketaren hasierako orduan bideo-deian konektatuta ez daudenak kanporatzeko (lehenengo bost mahaietako jokalariei dagokienez).

Sariak: Trofeoa jaosko dutenak: Txapelduna, lehenengo emakumea, lehenengo beteranoa, 18 urtez azpiko lehenengoa eta 12 urtez azpiko lehenengoa. Trofeoak pilatzerik ez dagoenez, orden horretan banatuko dira.

Erreklamazioak: Torneoko zuzendaria da torneoko arduradun teknikoa eta baita antolaketa aldetik ere. Epailerik gabeko partidetan izandako gorabeheren inguruko erreklamazioak berak erabakiko ditu hasiera batean. Baita Araudiaren aplikazioaz ere. Diziplina ondorioak izanen lituzkeen gorabeherak Lehiaketa eta Kirol Diziplina Batzordera bidaliko ditu.

Bere erabakiak aurkara daitezke Txapelketen Araudi Orokorrek zehazten dituzten epeetan eta eran.

Bestela, epaileen erabakiak aurkara daitezke Nafarroako Xake Federakundeko Lehiaketa Diziplina Kirol Batzordearen aurrean, Txapelketen Araudi Orokorrek zehazten dituzten epeetan eta eran.

Parekaketak: Suitzar sistemaren bidez, lichess plataformak dituen rating-en arabera. Plataformak burutuko ditu.

Torneoko fitxan erakutsiko dira parekaketak.

Ezberdinketak:

Sailkapena partida bakoitzean lortutako puntuen arabera osatuko da.

Puntuen berdinketa hausteko sistemak:

1) Berdindutako jokalarien arteko emaitzak.

2) Bucholz (aurkaririk txarrena kenduta), ez jokatutako partidak balizko aurkari baten aurkako berdinketatzat hartuta.

3) Bucholz osoa, ez jokatutako partidak balizko aurkari baten aurkako berdinketatzat hartuta.

4) Sonnenborn-Berger, ez jokatutako partidak balizko aurkari baten aurkako berdinketatzat hartuta.

5) Garrantzia duten postuetarako, 5 minutuko bi partida, aurreko fasean erabilitako koloreak aldatuta hasteko.

6) Garrantzia duten postuetarako, tximista xakeko partida bakarra, koloreak zozketatuta, zurientzat 6 minutu jarrita eta beltzentzat 5, berdinketa beltzen alde izanik.

7) Garrantzirik ez duten postuetarako, zozketa.

Beste xehetasun batzuk:

Webcam-a irekita eduki behar dute lehenengo bost mahaietako jokalariek, jokalariak ongi identifikatzeko.

Pantailan lichess plataforma eta bideo-deia soilik izanen dituzte jokalariek. Epaileak pantaila berak ikustea eska dezake, beharrezkoa badu. Jokalariak hori ukatzen badu, kanporatua izan daiteke.

Erabat debekatuta dago grabatzea edo irudien argazkiak egitea.

FIDEren arauek zuzenduko dute txapelketa.

Parte hartzeak Oinarriak onartzea dakar.

 

Torneoko zuzendaria Aritz Idiazabal Troyas da. Antolatzailea: Nafarroako Xake Federakundea.

 

2019-20ko DENBORALDIKO AZKENEKO SAILKAPENA, 6 TXANDA JOKATU ONDOREN

1) Javier Lizuain Toni (Nafarroa, Euskal Herria) (1.895) – 5,5 puntu.

2) Martin Pascual Garcia (Nafarroa, Euskal Herria) (1.875) – 5,5 puntu (18 urtez azpiko lehenengoa).

3) Haymar Leone Amigot (Nafarroa, Euskal Herria) (1.575) – 5 puntu.

4) Gregorio Sola Plaza (Nafarroa, Euskal Herria) (1.798) – 5 puntu.

5) Miguel Argaya Urdaniz (Nafarroa, Euskal Herria) (1.943) – 4,5 puntu (lehenengo beteranoa).

 

Erantsitako dokumentuan informazio gehiago aurkituko duzu

📄 Documentos relacionados