BIKOTE MISTOEN I. EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA
(2020ko abenduaren 19an, Getxon)
Getxon (Bizkaia) jokatu zen, arratsaldean. 15 minutuko partidak izan ziren.
AZKENEKO SAILKAPENA
- Luis David Jimenez Almeida (2.132) – Isabel Fernandez Cantalapiedra (1.837) – 7 puntu.
- David Lariño Nieto (2.565) – Corals Patino Garcia (1.812) – 7 puntu.
- Aritz Abalia Patino (1.815) – Irati Laseca Arana (1.678) – 7 puntu.
- Enrique Tejedor Fuente (2.521) – Marina Tejedor Fuente (1.621) – 6,5 puntu.
- Maria Rodrigo Yanguas (1.962) – Koldo Urbieta Gabancho (1.878) – 6,5 puntu.
- Iñigo Argandoña Riveiro (2.430) – Cecilia Perez Sodupe (1.609) – 5 puntu.
- Adrian Martinez Fernandez (1.859) – Estibaliz Apellaniz Perez (1.309) – 5 puntu.
- Josu Tornay Gomez (1.977) – Haizea Tornay (1.678) – 4 puntu.
- Erik JuezVillar (2.038) – Uxue Marcos Ruiz (1.597) – 3 puntu.
- Miguel Angel Muela Muela (1.763) – Tatiana Lopez Pereda (1.591) – Puntu bat.
- Javier Vega Villa (1.345) – Ana Isabel Velez Cousillas (1.219) – 0 puntu.
- Mikel Huerga Leache (2.465) – Eihartze Buiza Prieto (1.808) –0 puntu.
JOKALARI NAFARRAK NAHIKO ONGI: LUIS DAVID JIMENEZ ALMEIDA BIKOTE GARAILEAN ETA IRATI LASECA HIRUGARREN SAILKATUTAKO BIKOTEAN
Luis David Jimenez Almeida nafarrak lortu zuen garaipena, Isabel Fernandez Cantalapiedra kantabriarrarekin batera.
Oso txapelketa lehiatua izan zen. Luis David Jimenez Almeidak 2,5 puntu atera zituen 5 partidatan eta Isabel Fernandezen lan onak eman zion titulua (4,5 puntu 5 partidatan).
Luis David Jimenez Almeidak aurkari zailak izan zituen eta 2,5 puntu atera zituen 5 partidatan: Adrian Martinez eta Erik Juez gainditu zituen eta David Lariñorekin berdindu; Iñigo Argandoñarekin eta Enrique Tejedorrekin galdu zuen.
Hirugarren sailkatutako bikotean Irati Laseca Arana nafarra aritu zen. Aritz Abalia Patino gipuzkoarrarekin jokatu zuen. 5 partidatan 4 puntu eskuratu zituen eta bikoteak garaileen puntu berberekin amaitu zuen.
Beraz, jokalari nafarrek lan ona egin zuten estreinako txapelketa honetan.
2020-12-19.
Iturria: http://chess-results.com/tnr538388.aspx?lan=2&art=2&rd=1&turdet=YES webgunea.