AJEDREZ Hace 5 años

Iker Andres Iñiguez, garaile Eguberriko Txapelketan

Iker Andres Iñiguez, garaile Eguberriko Txapelketan

EGUBERRIKO IX. XAKE TXAPELKETA

(2020ko abenduaren 28tik 30era, interneten bidez)

 

Koronabirusaren arriskua dela eta, interneten bidez jokatu da aurten. 25 minutuko 6 partida izan dira (gehi 10 segundo jokaldiko).

Aipatuko diren eloak FIDE eloak dira.

 

AZKENEKO SAILKAPENA, SEI TXANDA JOKATUTA

1) Iker Andres Iñiguez (1.616) – 5,5 puntu.

2) Martin Pascual Garcia (1.957) – 5 puntu.

3) Adrian Oroz Carrasco (1.643) – 5 puntu.

4) Gonzalo Martino Girones (1.476) – 4,5 puntu.

5) Haymar Leone Amigot (1.868) – 4,5 puntu.

 

(Sailkapen osoa eta txapelketa honi buruzko informazio gehiago ikus dezakezu https://www.fnajedrez.com/files///fnajedrez/NAVIDAD/ClasificacionNavidad.pdf

IKER ANDRES IÑIGUEZEK PRONOSTIKOA HAUTSI ZUEN

Ustekabeko txapelduna izan zen Iker Andres Iñiguez, Arguedasko 12 urteko jokalaria. Martin Pascual Garciaren aurka berdinketa lortu zuen azkeneko partidan eta horrela puntu erdiko abantaila atera zien horri eta Adrian Oroz Carrascori, lehenengo bost partidak irabazi ondoren.

Gonzalo Martino Girones, Oberenako 12 urteko jokalaria izan zen laugarren, 5 puntuz. Bere adinekoen trofeoa eskuratu zuen, txapelketa ona egin ostean. Haymar Leone Amigot bosgarren geratu zen, 5 puntuz.

Pedro Nieto Gomez izan zen beteranorik onena, seigarren postu bikaina eskuratuta.

Amaia Alfaro izan zen lehenengo neska, 33. tokian, 2 puntuz. Trofeoa bereganatu zuen horrela.

Txapelketa honetan parte hartzea ez zen txikia izan (43 jokalari), baina jokalari helduen falta nabaritu zen.

 

Iturria: https://info64.org/torneo-de-navidad-navarra/standings.