OTSAILEAN, INTERNET BIDEZKO XAKE ESKOLAK
(2021eko otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an)
Ordutegia: 19:30-20:45.
Izena ematea: Nafarroako Xake Federakundearen posta elektronikoan: info@fnajedrez.com
Ordainketa egin izanaren agiria erantsi beharra dago.
Izena emateko epea: 2021eko otsailaren 1eko 12:00ak arte.
Salneurria: 5 euro.
Izena emateko epea itxi baino lehen ordaindu beharra dago. Bestela, bigarren xake eskolan hasi beharko ditu ikasleak saioak.
Maisua: Mikel Huerga Leache Nazioarteko Maisua. Maila guztietako jokalarientzat izanen dira saioak.
IKASTAROAREN GAIA: DEFENTSA ONA EGITEKO TRESNAK.
Kudeatzeko egoera zailenetako bat xakean da defentsa. Ohikoan, akats erabakigarriak egitera eramaten gaitu. Defentsarik onena egiteko tresnak landuko dira ikastaroan.
1) Laskerrengandik Karpovengana: Kontrajokoaren defentsa edo defentsa nekaezina.
2) “Ez jateagatik janda”.
3) Tarteko jokaldiak.
4) Aldaeraren bukaerarainoko kalkulua.
5) Baztertze metodoa.
6) Profilaxia eta profilaxi dinamikoa.
7) Aurreikuspena hau denean: Egitura okerragoa/bukaera.
8) Egin ordez, izan.
9) Kontrajokoa
2021-01-25.
Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.