MARTXOAN, INTERNET BIDEZKO XAKE ESKOLAK
(2021eko martxoaren 4an, 11n, 18an eta 25ean)
Ordutegia: 19:30-20:45.
Izena ematea: Nafarroako Xake Federakundearen posta elektronikoan: info@fnajedrez.com
Ordainketa egin izanaren agiria erantsi beharra dago.
Izena emateko epea: 2021eko martxoaren 3ko 12:00ak arte.
Salneurria: 5 euro.
Izena emateko epea itxi baino lehen ordaindu beharra dago. Bestela, bigarren xake eskolan hasi beharko ditu ikasleak saioak.
Maisua: Jesus Maria De la Villa Garcia Maisu Handia. Maila guztietako jokalari federatuentzat izanen dira saioak.
IKASTAROAREN GAIA: KOLOREAREN MISTERIOA.
Kolore batean ahultasunak zergatik dauka hainbeste garrantzia xake estrategian, lauki guztiak kolore berekoak izan litezkeenean edo bost kolore ezberdinekoak?
1) Kolorearen gaian sarrera: Bere garrantziaren zio estrategiko ezberdinak.
2) Alfilaren akatsak: Zaldi hartuezina, autopista, peioekiko koordinazioa.
3) Peioen sakrifizioa, kolore batean dagoen ahultasunarengatik.
4) Kalitatearen sakrifizioa, kolore batean dagoen ahultasunarengatik.
5) Ariketak.
Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.