AJEDREZ Hace 5 años

Martin Pascual, garaile Xake Azkarreko Banakako Nafarroako Txapelketan.

Martin Pascual, garaile Xake Azkarreko Banakako Nafarroako Txapelketan.

XAKE AZKARREKO NAFARROAKO BANAKAKO TXAPELKETA.

(2021eko otsailaren 27an, Iruñean)

 

Iruñeko Printzearen Gotorlekua gazteentzako egoitzan jokatu zen. 25 minutuko partidak izan ziren, zazpi txandatan.

 

AZKENEKO SAILKAPENA, 7 TXANDA JOKATU ONDOREN

1) Martin Pascual Garcia (1.957) – 6 puntu.

2) Juan Labiano Hernandez (2.232) – 6 puntu.

3) Cristian Atipov Hadzhiev (1.988) – 5 puntu.

4) Miguel Argaya Urdaniz (1.952) – 5 puntu.

5) Angel Luis Martin Fito (1.662) – 5 puntu.

6) Iñigo Ayucar Nuñez (1.459) – 5 puntu.

7) Haymar Leone Amigot (1.868) – 5 puntu.

8) Javier Sevilla Subiza (2.116) – 5 puntu.

9) Mikel Santos Usua (1.617) – 4,5 puntu.

10) Alfredo Ruiz Turrillas (1.740) – 4,5 puntu.

Sailkapen osoa erantsitako dokumentuan

 

MARTIN PASCUAL GARCIA, BELAUNALDI GAZTEKO ORDEZKARIA, TXAPELDUN

Martin Pascual Garcia Oberenako jokalari gazteak berriz irabazi du Xake Azkarreko Nafarroako Txapelketa. 16 urte zituen urte hasieran. Iaz interneten bidez jokatu zen, parte hartze urriarekin. Aurten, aurrez aurrekoa izan da eta kalitate handiko aurkariekin.

2019an 5 minutuko partiden Nafarroako txapeldun izan zen eta 2017an Udaberriko Txapelketaren garailea.

Juan Labiano Hernandez (2.232) eta Javier Sevilla Subiza (2.116) ziren txapelekta irabazteko hautagai nagusiak. Cristian Atipov (1.988) hirugarren zerrendaburua zen eta Martin Pascual Garcia (1.957) laugarren.

Txapelketa bihurria izan zen eta faborito nagusiek ia ez zuten elkarren artean jokatu.

Martin Pascual Garciak bigarren txandan galdu zuen Iker Andres Iñiguezen aurka, baina estropezu horren ondoren eraginkor aritu zen. Azkeneko 4 partidetan Mikel Ochoa, Angel Luis Martin Fito, Cristian Atipov eta Haymar Leone gainditu zituen. Sei puntuz irabazi zuen lehiaketa.

Juan Labiano Hernandez adin eta klub berekoa da. Honek ere bigarren txandan huts egin zuen, Mikel Usuaren aurka galduta. Cristian Atipovi irabazi zion azkeneko txandan, baina bere aurkariek txapeldunarenek baino puntu gutxiago atera zituzten eta bigarren tokian amaitu zuen.

Cristian Atipov txapelketa bikaina egiten ari zen (5etik 5), baina hainbeste partida zailekin, ezin. Azkenean hirugarren geratu zen, lehenengo bi sailkatuekin galduta.

Javier Sevillak espero baino gutxiago egin zuen: Zortzigarren, 5 puntuz. Iker Andres Iñiguezekin eta Guillermo Duran Melgarejorekin berdindu zuen eta Miguel Argayaren aurka galdu.

Iker Andres Iñiguez izan zen txapelketa nahastu zuena, Martin Pascual Garciari irabazita eta Javier Sevillarekin berdinduta. Lau partidetan 3,5 puntu zituen, baina gero puntu erdia besterik ez zuen lortu eta hamaikagarren geratu zen.

Miguel Argaya, Angel Luis Martin Fito, Iñigo Ayucar eta Haymar Leone nahiko goian geratu ziren, 5 puntuz, txapelketa ona egin izanaren seinale.

Helduen artean, aurrez aurreko txapelketarik ez zen jokatzen, iazko Neguko Txapelketatik. Agian aro berria hasi da Nafarroako xakean, segurtasun neurri handiekin bada ere.

 

Txapelketa honi buruzko informazio gehiago erantsitako dokumentuan

📄 Documentos relacionados