Javier Habans Aguerrea jokalari nafarra, joan den uztailean 12 Urtez Azpiko Espainiako Txapeldun bilakatu zena (Granadako Salobreña herrian), FIDE Maisu-titulua lortu du, maiatzeko azken rankinga argitaratu ondoren.
Jokatu dituen azken txapelketak zenbatu ondoren, Oberenako taldekideak gainditu egin du 2300 puntuko hesia. Puntu horiei esker, sari hori lortu duen munduko jokalaririk gazteenetako bat da.
Sari handia jaso du gaur egungo Nafarroako 14 Urtez Azpikoen txapeldunak, zeina pandemia izan ezean, askoz lehenago lortu ahal izango zuen.