AJEDREZ Hace 4 años

Leyre Abrisqueta, bigarren emakumezkoen Euskadiko Xake Txapelketan

Leyre Abrisqueta, bigarren emakumezkoen Euskadiko Xake Txapelketan

ADIN GUZTIETAKO EMAKUMEZKOEN EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA

(2021eko ekainaren 12an eta 13an, Gasteizen)

 

AZKENEKO SAILKAPENA (BOST TXANDA JOKATU ONDOREN)

1) Cecilia Perez Sodupe (Gipuzkoa) (1.854) – 4,5 puntu.

2) Leyre Abrisqueta Zudaire (Nafarroa) (1.999) – 4 puntu.

3) Elisabet Ruiz Font (Gipuzkoa) (2.080) – 4 puntu.

4) Ines Abrisqueta Zudaire (Nafarroa) (1.540) – 3,5 puntu.

5) Haizea Tornay (Gipuzkoa) (1.606) – 3 puntu.

6) Jugatx Larrakoetxea Gorostidi (Bizkaia) (elorik gabe) – 3 puntu.

7) Maddi Zubizarreta Landera (Bizkaia) (1.296) – 3 puntu.

8) Rebeca Feal Fernandez (Araba) (1.082) – 2,5 puntu.

9) Leire Vega Bilbao (Bizkaia) (1.142) – 2’5 puntu.

10) Aiara Barcala Arcauz (Araba) (1.219) – 2 puntu.

11) Maitane Landa Mendizabal (Araba) (1.512 euskal elokoa) – 2 puntu.

12) Estibaliz Apellaniz Perez (Gipuzkoa) (1.369) – 2 puntu.

13) Josette Fontaine (Iparraldea) (1.009) – Puntu bat.

14) Miriam Apellaniz Perez (Gipuzkoa) (1.135) – Puntu bat.

15) Itsasne Eguia Larrinaga (Araba) (1.711 euskal elokoa) – Puntu bat.

16) Irati Ganbera Sanz (Araba) (elorik gabe) – Puntu bat.

 

LEYRE ABRISQUETAK BIGARREN POSTUA LORTU ZUEN

Oberenako jokalaria den Leyre Abrisqueta Zudairek 5 partidatan 4 puntu lortu zituen eta bigarren postua eskuratu zuen. Hala ere, elo gutxiago zuen Cecilia Perez Sodupe gipuzkoarrak txapelketa irabaztea hein batean atsekaberako arrazoia da. Gainera, bigarren urtez jarraian titulua lortzeko atean geratu da. Elo gehiago zuen Elisabet Ruiz Font, ordea, atzean utzi zuen jokalari nafarrak.

Hori bai, 2019. urtean irabazi zuen Leyre Abrisquetak. Bere palmaresean dauka txapelketa hau.

 

Bere ahizpa Ines Abrisqueta Zudaire laugarren tokian sailkatu zen. Beraz, emaitza ona.

 

Txapelketa honi buruzko informazio gehiago erantsitako dokumentuan.

📄 Documentos relacionados