NAFARROAKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA.
(2021eko ekainaren 5etik 26ra jokatua).
MAILA BEREZIA
Oberenaren lokalean jokatu zen, Santa Anak etxean jokatutako partidak izan ezik (horiek Tuteran jokatu ziren).
A MULTZOKO AZKENEKO SAILKAPENA
1) Oberena A – 8 puntu.
2) Mikel Gurea A – 4 puntu.
3) Arrano Elkartea – 2 puntu.
4) Berriozar – 0 puntu.
Antsoain txapelketatik kanporatu zuten.
B MULTZOKO AZKENEKO SAILKAPENA
1) Orvina – 7 puntu.
2) Santa Ana – 6 puntu.
3) Mikel Deuna – 4 puntu.
4) Oberena B – 2 puntu.
5) Mikel Gurea B – Puntu bat.
2021-06-26: POSTUAK ZEHAZTEKO KANPORAKETAK
Lehenengo posturako: Oberena A – Orvina: 6-0.
Hirugarren posturako: Santa Ana – Mikel Gurea A: 3-3.
Bosgarren posturako: Mikel Deuna – Arrano Elkartea: 2-4.
Zazpigarren posturako: Oberena B – Berriozar: 2-4.
Bederatzigarren postua: Mikel Gurea B.
Txapelketatik kanporatua: Antsoain.
AZKENEKO SAILKAPENA
1) Oberena A.
2) Orvina.
3) Santa Ana.
4) Mikel Gurea.
5) Arrano Elkartea.
6) Mikel Deuna.
7) Berriozar.
8) Oberena B.
9) Mikel Gurea B.
Txapelketatik kanporatua: Antsoain.
OBERENA TXAPELDUN BERRIZ, 12 URTE GEROAGO
Covid-19aren pandemiak nabarmen eragin du txapelketa honetan. Horrek eta data aldaketak asko murriztu dute parte hartzea (kluben eta jokalarien aldetik). Aldez aurretik, igoerarik eta jaitsierarik gabeko txapelketa izatea erabaki zen. Palmareserako eta beste txapelketei bidea emateko balio zuen, ordea.
Hauexek izan dira aurten parte hartu ez duten taldeak: Donibane, Paz de Ziganda, Runa eta Gazte Berriak. Antsoain ere jenderik gabe geratu zen txapelketan zehar eta, ez agertzearen ondorioz, kanporatua izan zen. Datorren denboraldian denak berragertuko dira?
Kalitate oneko jokalariek ere huts egin dute. Beraz, ez ohiko txapelketa izan da.
A multzoan Oberena A eta Antsoain izan ziren indartsuenak hasiera batean. Haien artean lehenengo postua jokoan zegoen, baina Fase horretako azkeneko txandan Antsoain ez zen aurkeztu, ustekabean. Oberena A, beraz, Finalera igaro zen, aurkari zuzena kanporatua geratzen zen bitartean.
B multzoan Tuterako Santa Ana lider ibili zen azkeneko txandara arte. Orduan, Orvinak, 5,5-0,5 irabazita, aurreratu zuen.
Finalean Oberenak talde indartsua atera zuen. Orvinak, ordea, ez. Auskalo zeintzuk izan ziren bere arrazoiak. Ustekaberik ez zen izan eta Oberena 6-0 nagusitu zen.
2009tik txapeldun izan gabe ibili da Oberena, aspaldiko hamarkadetan izandako nagusitasuna ahaztuta. 1989tik bere hamalaugarren titulua da. Hori bai, titulu gehiago du Nafarroako xakearen historian.
Hirugarren posturako lehia gehiago izan zen Mikel Gurea eta Santa Anaren artean. 3-3 bukatu ondoren, kontuak egin zituzten eta goiko tableroetan gehiago puntuatzeagatik Tuterakoentzat izan zen hirugarren postua.
Ustekabean Arrano Elkarteak bosgarren postua eskuratu zuen Mikel Deunaren aurrean. Berriozarrentzat izan zen zazpigarren postua, 2-4 Oberena B-ri irabazita.
Datorren denboraldian parentesi hau itxiko da. Beraz, talde bakoitzak interes handia jarri beharko du, Nafarroako xakean baztertuta ez geratzeko.
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan.