AJEDREZ Hace 4 años

Atapuercako I Xake Torneoa

Atapuercako I Xake Torneoa

ATAPUERCAKO I. XAKE TORNEOA

(2021eko irailaren 4an, Espainiako Burgosko Atapuercan)

 

Antolatzaileak: ASATRÚ Kultura Ipartarra Ikertzeko eta Berreraikitzeko Kultur Elkartea.

Laguntzaileak: Madrilen Norvegiaren enbaxada, Atapuercako Udala, Quintanapallako Udala, Nafarroako Xake Federakundea, Errioxako Xake Federazioa, Gaztela eta Leongo Xake Federazioa, Naiarako “Gonzalo Ibáñez” Xake Taldea eta Xakeko Burgosko Ordezkaritza.

Ezaugarriak: Bi selekzioen arteko torneoa da. Alde batetik, Gaztela, 27 jokalarirekin. Bestetik, Nafarroa eta Errioxa, osotara 27 jokalarirekin. Nafarroak selekzio horretako jokalarien erdiak jarriko ditu, gutxi gora behera. Iruñeko eta Naiarako Erresuma alde batetik eta Gaztelako Konderria bestetik. Berriz bi aldeak borrokan, baina orain xake tauletan.

Tokia: Atapuerca (Burgos). Udaletxeko Ekitaldi Aretoan.

Data: 2021eko irailaren 4an (larunbata).

Hasiera ematea: 10:00.

Ordutegia:

Lehenengo txanda: 10:30.

Bigarren txanda: 11:05.

Hirugarren txanda: 11:40.

Laugarren txanda: 12:15.

Bosgarren txanda: 12:50.

Seigarren txanda: 13:25.

Bazkaria.

Lehenengo txanda: 16:00.

Bigarren txanda: 16:40.

Lewis xakea: 17:20.

Dominak eta diplomak ematea: 18:00.

Xakelariak: 54 izanen dira, Papasoleko Zelaietan 1054. urtean izandako Guda gogoratzeko.

Diploma: “Papasoleko Zelaietako Guda” Atapuercako I. Xake Torneoko 54 xakelariek Parte hartzearen Diploma jasoko dute

Domina: Ozaburu Domina jasoko dute parte hartzaile guztiek. Aritzezko egurraz landua, xakeko zaldia izanen du, Ozaburu izenaz (euskaraz, “cabeza fría”, nolabait). Naiarako Garcia III. erregeak bere behorrari emandako izena. Domina hau torneoaren tradizioa bihurtzeko asmoa dago.

Covid-aren aurkako neurriak: Covid-aren aurka beharrezko neurriak hartuko dira.

Jokalarien inskripzioa: Federazioaren bidez egin behar da. Gaztela eta Leongo Xake Federazioak eta Burgoskoak 27 jokalari aurkeztuko dituzte, alde batetik; bestetik, beste 27 jokalari aukeratuko dituzte Nafarroako Xake Federakundeak, Errioxakoak eta Naiarako Gonzalo Ibañez taldeak.

10 jokalari heldu, 18 urtez azpiko 5 jokalari, 14 urtez azpiko 4 jokalari, 12 urtez azpiko 4 jokalari eta 10 urtez azpiko 4 jokalari izanen dira.

 

Torneo honi buruzko informazio gehiago, erantsitako dokumentuan

📄 Documentos relacionados