Jordi Estrella Vidiella katalanak irabazi zuen Martzillako I. Xake Txapelketa. Bigarren txandan berdindu egin zuen Gonzalo Martino Gironesen aurka. Faborito argia zen, baina gazte on batekin jokatuta, hori egitea ez da hain harritzekoa. Eroso ibili zen aurkarien aldetik horri esker, eta 4,5 puntu pilatu zituen lehenengo 5 partidetan. Azkeneko biak izan ziren erabakigarriak. Alvaro Bayo errioxarra eta Pedro Viñal nafarra izan zituen aurrez aurre, torneoan jokalari onenetarikoak. Biak gainditu zituen eta txapelketa eskuratu zuen.
Pedro Viñalek oso torneo ona egin zuen. Sei partidatik sei garaipen zihoan azken txanda hasi baino lehen. Tamalez, galdu egin zuen txapeldun bihurtuko zenaren aurka.
Iñigo Ayucar Nuñez 29. postuan zegoen ranking-ean. Mikel Gureako jokalari gazteak oso torneo ona egin zuen. Pedro Viñalen aurka soilik galdu zuen, bigarren txandan. Azkeneko hiru partidetan kolpea eman zuen mahai gainean eta Mikel Ochoa, Juan Sanciñena eta eloko 2.140ko Alberto Vela Frago azpiratu zituen, horrela hirugarren amaitzeko.
Alvaro Bayo, Marta Roldan eta Aimer Del Carmen ondoren sailkatu ziren, 5,5 puntuz. Marta Roldanek emakumerik onenarentzako saria irabazi zuen eta Aimer Del Carmen 18 urtez azpiko onenarena.
Parte hartzea handia izan zen: 87 jokalari. Kopuru azpimarragarria, pandemia ofizialki oraindik gainditutzat eman ez dutelako.
AZKENEKO SAILKAPENA, 7 TXANDEN ONDOREN
1) Jordi Estella Vidiella (Herrialde Katalanak) (2.286) – 6,5 puntu.
2) Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa, Euskal Herria) (2.032) – 6 puntu.
3) Iñigo Ayucar Nuñez (Nafarroa, Euskal Herria) (1.526) – 6 puntu.
4) Alvaro Bayo Milagro (Espainia) (2.266) – 5,5 puntu.
5) Marta Roldan Marques (Nafarroa, Euskal Herria) (1.896) – 5,5 puntu.
6) Aimer Del Carmen Hernandez (Nafarroa, Euskal Herria) (1.927) – 5,5 puntu.
7) Alberto Vela Frago (Espainia) (2.140) – 5 puntu.
8) Luis Lorente Ibañez (Espainia) (1.579) – 5 puntu.
9) Camilo Lotero (Kolonbia, Nafarroan bizi dena) (2.121) – 5 puntu.
10) Angel Fuentes Ginot (Nafarroa, Euskal Herria) (1.849) – 5 puntu.
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan