Iruñeko Udala, Coworkids programaren barruan, xakea eskaintzen ari da jarduera gisa, iaz bezala. Beraz, NXFk xakeko monitoreak jarriko ditu programa garatuko den auzo guztietan, honako hauetan:
· Mendillorri
· Buztintxuri
· Txantrea
· Ensantsea
· Milagrosa
· Soto de Lezkairu
· Azpilagaña
· San Jorge
· Errotxapea
· Alde zahar
· Etxabakoitz
· Ermitagaña
· Donibane
· Iturrama
Jardueren ordutegia 18:00etatik 19:30era izango da, eta monitore bakoitzak 20€ jasoko ditu orduko, hau da, 30€ saio bakoitzeko.
Ikastaroa irailaren 27an hasi eta ekainean bukatuko da.
Programan parte hartu nahi duten begirale federatuek posta elektronikoz bidali beharko dute beren curriculuma NXFra (info@fnajedrez.com), bai eta zenbat egun dituzten erabilgarri eta zein auzok interesatzen zaizkion ere, lehentasunaren arabera ordenatuta.
Eskaerak bidaltzeko epea irailaren 22an bukatuko da.