Bost jokalari berdinduta buruan eta txapela, Daniel Roldan Marquesentzat
Tuterako Santa Ana taldeko Daniel Roldan Marques izan zen torneoko garailea: 5 garaipen eta bi berdinketa (azkeneko bi partidetan Rafael Banos eta Leyre Abrisquetaren aurka). Beraz, sendotasun handia erakutsi zuen. Hala ere, eloko 3 puntu galdu zituen. 20 urte izanen ditu urtea amaitzean.
Dena den, oso torneo berdindua izan zen. Bost jokalarik bukatu zuten 6 puntuz berdinduta.
Leyre Abrisqueta Zudaire Oberenako jokalariarentzat izan zen bigarren postua. 2.020ko Juan Carlos Fernandez Fernandezekin berdindu zuen laugarren txandan eta txapeldunarekin azkeneko partidan.
Raul Martinez Fernandez madrildarra geratu zen hirugarren. Marta Roldanen aurka galdu zuen hirugarren txandan.
Ignacio Soriano Ascaso Orvinako jokalaria eta Rafael Banos Rosique getxoztarra izan ziren buruko boskotea osatu zutenak.
Cristian Atipov Hadzhiev, Fernando Arauz Alonso eta Angel Fuentes Guinot sailkatu ziren ondoren 5,5 puntuz.
Mikel Gureak horrelako torneo bat antolatzeko gaitasuna erakutsi zuen. Babesleak lortzeko trebea izan zen. Burlatako Kultur Etxea oso leku egokia izan zen hainbeste jende aterpetzeko.
Sailkapena
1) Daniel Roldan Marques (Nafarroa, Euskal Herria) (2.162) – 6 p.
2) Leyre Abrisqueta Zudaire (Nafarroa, Euskal Herria) (1.846) – 6 p.
3) Raul Martinez Fernandez (Espainia) (2.186) – 6 p.
4) Ignacio Soriano Ascaso (Nafarroa, Euskal Herria) (2.131) – 6 p.
5) Rafael Banos Rosique (Bizkaia, Euskal Herria) (1.908) – 6 p.
6) Cristian Atipov Hadzhiev (Nafarroa, Euskal Herria) (1.981) – 5,5 p.
7) Fernando Arauz Alonso (Espapinia) (2.122) – 5,5 p.
8) Angel Fuentes Guinot (Nafarroa, Euskal Herria) (1.898) – 5,5 p.
9) Iñigo Ayucar Nuñez (Nafarroa, Euskal Herria) (1.526) – 5 p.
10) Jose Francisco Torres Boch (Espainia) (2.165) – 5 p.
Erantsitako dokumentuan sailkapen osoa eta informazio gehiago aurkituko duzu