BIKOTE MISTOEN ERRIBERRIKO XAKE AKTIBOKO II. TXAPELKETA (2021ko azaroaren 21ean, Erriberrin)
2021eko azaroaren 21ean, goizez, Erriberriko Ostatuan izango da Bikote Mistoen Erriberriko Xake Aktiboko II. Txapelketa. Ordutegia: 10:00/13:30.
IZEN EMATEA
18 urtez azpikoentzat, 10 euro; 18 urtez gorakoentzat, 15 euro.
Posta elektroniko honetan: “info.ajedrezeducativo@gmail.com”. Adierazi beharrekoak: Izen-deiturak,TALDEAren izena, kide bakoitzaren jaioteguna.
Telefono honetan ere egin daiteke; 622 76 89 07. Edo whatsapp-aren bidez.
Talde bakoitzean bi edo hiru lagun izan daitezke. Ez dago elo, adin edo maila mugarik. Txanda bakoitzean taldea mistoa izanen da, hori bai. Emakumezkoen xakea bultzatu eta benetako berdintasuna bilatzeko.
Izena emateko azken eguna: 2021eko azaroaren 16an.
Gehienezko talde kopurua: 30. Orduan itxiko da inskripzioa.
JOKALARIEN ELOA
Torneoa ez da elorako baliagarria.
JOKO SISTEMA
Sistema suitzarra, 7 txandatan, programa informatikoaren bidez.
Parekaketen aurkako erreklamaziorik ez da onartuko, emaitzak ongi jarri badira.
Parte hartzaileen kopuruaren arabera, antolatzaileek joko sistema alda dezakete.
EZBERDINKETAK
1) Berdindutako taldeen arteko emaitza.
2) Bucholz – 1 (aurkari txarrena kenduta).
3) Bucholz osoa.
EPAILE LANA
Nafarroako Xake Federakundeko epaileek zuzenduko dute torneoa.
JOKO ERRITMOA
Jokalari bakoitzak 10 minutu izanen ditu.
TXANDEN ORDUTEGIA
Lehenengo txanda: 10:00.
Bigarren txanda: 10:30.
Hirugarren txanda: 11:00.
Laugarren txanda: 11:30.
Bosgarren txanda: 12:00.
Seigarren txanda: 12:30.
Zazpigarren txanda: 13:00.
Ahal bada, antolatzaileek azkartuko dute ordutegi hori.
AMAIERA EKITALDIA
14:00etan izanen da amaiera ekitaldia, agintariak bertaratuta. Trofeoen eta sarien banaketa izanen da. Xake Eskolako ikasleei diplomak banatuko zaizkie. Literatur Lehiaketako partaideei sariak ere bai. Gero, horretarako izena emandakoek Ostatuan bazkaria izanen dute.
SARIAK
Lehenengo talde sailkatuarentzat: ADADAE (Hezkuntza Xakearen Lagunen Elkartea) bi trofeo eta 250 euro.
Bigarren talde sailkatuarentzat: ADADAE bi trofeo eta 200 euro.
Beteranoen lehenengo taldearentzat: ADADAE bi trofeo eta 150 euro.
10 urtez azpiko lehenengo taldearentzat: ADADAE bi trofeo eta 100 euro.
Erriberriko Eskolako lehenengo taldearentzat: ADADAE bi trofeo eta 100 euro.
Erriberriko Eskolako bigarren taldearentzat: ADADAE bi trofeo.
Partaide gehien jarritako klubarentzat: Hormirudiko taula magnetikoa.
Sariak ezin dira pilatu.
BIKOTE BETERANOA: 50 urtetik gorakoek osatuak. Soilik kide bakarrak baldintza hori betetzen badu, bikote beteranoa izanen da batez besteko adina 40 urtera iristen bada.
ANTOLATZAILEA: ADADAE Hezkuntza Xakearen Lagunen Elkartea.
BABESLEAK ETA LAGUNTZAILEAK: Nafarroako Xake Federakundea, Erriberriko Vianako Printzea Ostatua eta Erriberriko Udala.
2018KO TORNEOKO AZKENEKO SAILKAPENA
1) Jamaica (2.397ko Alberto Quintin Navarro eta 1.792ko Irati Laseca Arana) – 14 puntu.
2) Adei (2.277ko Adrian Martinez Fernandez eta 2.077ko Eihartze Buiza Prieto) – 14 puntu.
3) Petardos (2.041eko Juan Labiano Hernandez eta 1.726ko Leyre Abrisqueta Zudaire) – 13 puntu.
4) Los Alphazero (2.017ko Aitor Huarte Zozaya eta 1.938ko Ainhoa Ortin Blanco) – 12 puntu.
5) Okey Mikeih (2.448ko Mikel Huerga Leache eta 1.418ko Nerea Rosa Gamez) – 11 puntu.
Sailkapen osoa erantsitako dokumentuan irakurri ahalko duzu
2021-10-21.
Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.