Nafarroako Xake Federazioko lehendakariak, Joaquín Pérez-Seoane Garridok, Nafarroako Gobernuko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Domina jaso du, Nafarroan kirola sustatzeko kirol edo teknika lanetan egindako ibilbideagatik.
Sari hauek, Aimar Olaizola pilotari ohiari eta Juan Carlos Unzué futbolari ohiari emandako Urrezko Dominekin batera, María Chivite lehendakariak emango ditu azaroaren 30ean, Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan, 2021 Nafarroako Eguna ospatzeko ekitaldien barruan.