AJEDREZ Hace 4 años

Xake Azkarreko Nafarroako Taldekako Txapelketa

Xake Azkarreko Nafarroako Taldekako Txapelketa

XAKE AZKARREKO NAFARROAKO TALDEKAKO TXAPELKETA

(2021eko abenduaren 11n, Iruñean)

 

Hau da Oinarrien laburpen bat. Hori bai, gauzarik garrantzitsuenekin.

 

Eguna: 2021eko abenduaren 11n.

Txapelketan erabiliko den sistema: Suitzar sistema erabiliko da, horretarako nahiko talde badira. Talde gutxi baldin bada, Liga sistema erabiliko da. Multzoen bidez ere antola daiteke, beste sistemetarako talde gutxi edo asko baldin badira.

Ordutegia: Goizeko 10etan hasita, goizez eta arratsaldez. Arratsaldez, bostetan hasiko da bosgarren txanda. Zazpi txanda izanen dira. Noski, hau suitzar sistema erabiltzen bada.

09:30: Parte hartzaileen zerrenda erakustea, lehenengo parekaketa egitea eta Lehiaketa Batzordearen Ordezkaritzaren hautaketa.

10:00: Lehenengo txanda.

11:00: Bigarren txanda.

12:00: Hirugarren txanda.

13:00: Laugarren txanda.

17:00: Bosgarren txanda.

18:00: Seigarren txanda.

19:00: Zazpigarren txanda.

20:00: Sailkapena erakustea.

Tokia: Iruñeko Printzearen Gotorlekua Gazte Egoitza (Iruñeko Goroabe kalea, 36).

Partiden iraupena: 25 minutu.

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan

📄 Documentos relacionados