BIKOTE MISTOEN ERRIBERRIKO XAKE AKTIBOKO III. TXAPELKETA
(2021eko azaroaren 21ean, Erriberrin)
2021eko azaroaren 21eko goizean Erriberriko Ostatuan jokatu zen Bikote Mistoen Erriberriko Xake Aktiboko III. Txapelketa.
10 minutuko partiden 6 txanda izan ziren.
AZKENEKO SAILKAPENA
1) GeniosUnidos (1.958ko Leyre Abrisqueta Zudaire eta 2.186ko Gumersindo Fernandez Garcia) – 10 puntu.
2) L&D (1.600eko Leire Dorregarai Iparraguirre eta 2.215eko Daniel Pinto) – 10 puntu.
3) BloQue (2.057ko Gisela Roque Sola eta 2.397ko Pablo Glavina) – 9 puntu.
4) Doblete (elorik gabeko Maria Rodriguez Pinar eta 1.175eko Antonio Lamolda de Assuncao) – 7 puntu.
5) TeamNepo (elorik gabeko Leire Jimeno eta 1.431ko Daniel Aguinaga Garijo) – 7 puntu.
Sailkapen osoa ikus daiteke erantsitako dokumentuan
LEYRE ABRISQUETA ETA GUMERSINDO FERNANDEZ GARAILE, XAKELARI FEDERATU GUTXI IZAN ZUEN TORNEOAN
Bikote garailea.
Batez ere hiru bikote nabarmentzen ziren. Gainontzekoen aldean askoz elo gehiago zuten. Lehenengo hiru postuetan sailkatu ziren.
Gumersindo Fernandezek partida guztiak irabazi zituen. Leyre Abriquetak Daniel Pintoren eta Pablo Glavinaren aurka galdu zuen. Garaile geratu zen GeniosUnidos taldea osatzen zuten.
L&D taldea bigarren geratu zen. Leire Dorregaraik Gumersindo Fernandezen eta Pablo Glavinaren aurka galdu zuen. Daniel Pintok partida guztiak irabazi zituen.
Gisela Roquek eta Pablo Glavinak osatu zuten BloQue taldea. Hirugarren geratu ziren. Pablo Glavinak partida guztiak irabazi zituen. Gisela Roquek, ordea, hiru puntu utzi zituen bidean: Guemersindo Fernandezek, Daniel Pintok eta Ma&He taldeko Hector Villaplanak garaitu zuten.
Dobletes taldearentzat izan zen laugarren postua, 7 puntuz (Maria Rodriguez Pinar eta Antonio Lamolda de Assuncao).
Torneoaren planteamendua irudimentsua zen, baina xakelari federatu oso gutxi erakarri zuen.
ADADAE (Xake hezitzailearen Lagunen Elkartea) izan zen torneoko antolatzailea.